Tunika afrikarraz jantziriko taxilari batek ziztu bizian gidatzen du bere autoa Dakarreko kaleetan barrena. Bere alboan, neska ilehori platinodun bat egunkaria irakurtzen ari da, kanpoko mundua axolagabe. Parabrisarik gabeko taxi zaharraren barruan, Errusian eginiko taximetroak tarifa halamoduz batzen du. Meskita formako itsulapiko bat eta musulman eremutar baten erretratua errepidearen erritmoan kulunkatzen dira. Taxilariak oztopo guztiak saihesten dituen bitartean, gazteak zirkinik egin gabe dirau. Derrepentean, gidariak isiltasuna urratzen du: "Haizea ere pasatzen ikus dezaket!".
Même le vent Dakarreko medinaren okindegi aurrean hasi eta errepidean amaitzen den amodiozko istorioa da, itsasertzean eraikitako meskita ikusten den horretan.