Dublín, 1967. Brownetarrak hainbestean bizi dira, harik eta familia-burua hil eta Agnes bere zazpi seme-alabak hezi eta mantentzeko bakarrik gelditzen den arte. Arazoak berandu baino lehen hasiko dira: hildako senarrari behar bezalako ehorzketa emateko Billyri, ezkrupulorik gabeko mailegu-emaile bati, dirua eskatzea beste erremediorik ez du. Lukurariaren baldintzak drakoniarrak dira: Agnesek astero diru-kopuru finko bat gehi honi dagozkion interesak itzuli behar dizkio, bestela... Billyek ez du sekula salbuespenik egiten, eta ez da zazpi seme-alaba dituen alarguna bere harrizko bihotza samurtuko duena.
ANJELICA HUSTON
Emakumezko aktore ospetsua da, John Huston bere aitaren aginduetara eginiko Prizzi's Honor (Prizzitarren ohorea, 1985) filmeari esker bigarren aktoreentzako Oscarra irabazi zuena; honez gain, beste bi izendapen izan ditu: bat, aktore onenarentzat (The Grifters - Timatzaileak, 1990) eta beste bat errepartoko aktore bezala (Enemies: A Love Story, 1989). Agnes Browne lanaren eskutik itzultzen zaigu zuzendaritzara, Bastard Out of Carolina (1996) burutu ondoren.