tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 48. Edizioa 2000  > Donostia Sariak > ROBERT de NIRO
ROBERT de NIRO
 

Robert De Niro aktoreak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 48. edizioko bigarren Donostia Saria onartzen duela baieztatu du. Zinemaldia aspaldi zebilen zine munduko antzezlerik garrantzitsu eta adierazgarrienetako honen ibilbidea bere ohorezko maskor prezituarekin saritu nahian. Alabaina, luze espero izan dugun egokiera datorren irailaren 29an izango dugu azkenik. De Niro Estatu Batuetan azken hogeita bost urteotan egin den zinerik ausartenaren izen eta aurpegirik esanguratsuenetakoa dugu. Novecento pelikulak dituen adina urte, non paper protagonista jokatu baitzuen garai hartan nabarmentzen hasia zen Gérard Depardieu aktorearekin batera. Bernardo Bertoluccik bere fresko historikoaren zutabeetako bat izateko aktore iparramerikar gazteari deitu zionean, De Nirok sei urte zeramatzan Amerikako zinerik independenteenean buru-belarri. New Yorken 1943ko abuztuaren 17an jaioa, II. Mundu Gerra bitartean, De Nirok Actor's Studio ospetsuan ikasi zuen. Lehen urratsak Brian de Palma eta Roger Cormanen eskutik eman zituen 1969an. Alabaina, Martin Scorseserekin 1973an elkartu zenean bihurtu zen amerikar zinearen ezinbesteko aktore. Zuzendari italo-amerikarraren alter egoa, De Niro haren filmeetako antzezle nahitaezkoa izan da orduz geroztik zortzi alditan. 70 filmeko jardunbidean izarra baino gehiago aktore dela erakutsi du. Fisikoki antzaldatzeko, ahotsa modulatzeko eta itxuraldatzeko gai, guztiz antzezle aldabera da eta berdin egokitzen zaio dramari, komediari nahiz zine beltzenari. Coppola, Cimino, Kazan, Leone, Gilliam, Parker, De Palma, Tarantino dira hogeita bost urte hauetan bere filmografia zuzendu duten zinegileetako batzuk. XX. mendeko Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioak, nazioarteko zinearen bi aktore handienetakoen jardunbideak ohorez saritu nahi ditu: Sir Michael Caine, saria Rosa María Sardá antzerki eta zine aktorearen eskutik jasoko duena, eta Robert De Niro, une magiko hori arestian Venezian saritu duten Javier Bardemekin biziko duena.

 
ROBERT de NIRO
ROBERT de NIRO

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea