71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Ane Muñoz Mitxelena
Espainia 
11 min. Film laburra
Madrilen eta Medina del Campon filmatua, bertako zinemaldiaren emaitza da honako film hau. Han, aurkezten diren zeluloidezko egitasmoen arteko hoberena aurrera egiteko laguntzen dute. Baldintza bakar batez: hainbat eszena Medinan errodatu behar izaten du zuzendariak. Halaxe egin zuen Ane Muñoz hondarribitarrak. Antonia San Juan, 12 aktore, 50 extra, txakur bat, inaurri erraldoia eta hainbat euliren konplizitateaz. >
Ramón Salazar
 
20 min.
Diru askorik ez zutenez, Ramón Salazar zuzendariak eta Koldo Zuazua ekoizleak Betacam bideo sisteman burutu zuten hainbat eta hainbat zinemalditan plazara atera den Hongos geroxeago 35 milimetrotan puztutzeko. Dirurik ez zutenez, Antonia San Juanek, Enrique Alcidesek eta Jaime Chavarrik debalde hartu zuten parte pelikulan. Aurrekonturik ez zenez, Amparanoia taldeko Amparo Sanchezek bere bi abesti oparitu zizkien soinu bandarako. >
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: