71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
José Luis López-Linares, Javier Rioyo
 
90 min.
Luis Buñuelen mendeurrenaren urtea ospatzeko, espainiar zineko bi dokumentalgile handik haren irudia hurbildu eta belaunaldi berriei ezagutarazteko pelikula bat egitea erabaki zuten. López-Linares eta Rioyok Calandako jenioaren lagunak, kolaboratzaileak eta senitartekoak bilatu zituzten eta haren filmeen zatiekin eta dokumentu historikoekin, on Luisi buruzko lan interesgarri, entretenigarri eta batez ere erabilgarria burutu zuten. >
Daniel Calparsoro
 
90 min.
Cannesen aurkeztu zen Daniel Calparsororen azken hau, Madrilgo kale gaiztotuak zapaltzen dituen lana, amodioa, droga eta pistolak nahasten dituena. Antonia San Juán hortik agertzen da Naiwaren amarena egiten. Lan bortitza Calparsororena, deabruak kargaturiko lana, non ohorezko koderik ez den, non denek beren burua saltzen duten prezio onean. >
Miguel Albaladejo
 
81 min.
Hamalau pertsonaia kontu kontari kamera aurrean. Hamalau egoera desberdin baina kasik-kasik igoal-igoaltxo. Dozenaka aktore fin gidoi dohaitsu baten esaldiak ezpainetan dituztenak. Benetako protagonistak benetako une eta gunetan. Hari mehe baina aldi berean indar handiko batez jositako ipuintxoak... >
Daniel Cebrián
 
104 min.
Pelikula honek zera erakusten du, La buena estrella egin eta gero joan zitzaigun Ricardo Franco ez zela oso osorik desagertu. Lágrimas negras ikaragarri hura utzi zigun eta, berak aspaldian idatziriko gidoi baten gainean pelikula berri eta gaztea egin dute orain gure gozamenerako. >
Alvaro Fernández Armero
 
102 min.
Espainiako Zinemak behar eta espero zuen film beldurrezkoa. Dotorea.Azkarra. Gaiztotua. Zine modu aldetik, orain-oraingoa. Moderno-modernoa. Eta biharko aktorez gainezka: Fele Martínez, María Esteve, Gustavo Salmerón, Adrià Collado, Lucía Jiménez, Elsa Pataky, Sergio Peis-Mencheta... Filmak baditu Viernes 13-k eta hori bezalako sailek dituzten elementu guztiak baina are urrutiago eta sakonagora jotzen du. >
Daniel Monzón
 
114 min.
Conan eta Red Sonja bezalako gerlari miresgarriak bizi izan ziren erresuma eta garai fantastiko horietatik dator pelikula honetako super heroia, baina Daniel Monzonek eta bere lantaldeak ez digute super heroiek antzezten duten pelikula horietako bat eskainiko. Haruntzago joango dira. Kameraz, gidoiaz eta intentzioetan. >
Agustí Villaronga
 
111 min.
Blai Bonet Mallorcako idazleak, aspaldian idatziriko nobela gaizpera eta krudelean oinarriturik, pelikula honek dardaraz uzten du ikuslea. Dar-dar egingo duzue barrutik eta kanpotik. Lehorra da filma nahiz eta itsasoa bera banderaz erabili. Heriotzak eta zigorrak dakarten hotza hezurretan sartzen da Villarongaren kamera gupidagabearen poderioz. Berlinen estreinaturik, arnas estuka geratuko ziren bertan ikusleak. >
Eduard Bosch
 
105 min.
Oso jende gutxi ausartu da mundu honetan ETA zinemarako lehengai erabiltzen: Pontecorvok, Uribek, Calparsorok, Helena Tabernak... Film honek amildegi guztien ertzean egiten du borroka istorio kasik barnerakoia kontatzearren, azal askotako istorio berdaderoa. >
Juan Pinzás
 
93 min.
Espainian ere Lars von Trierrek eta besteok asmaturiko, gorpuzturiko, Dogma delakoari eutsi diote hainbatek. "Hainbatek" ez, hamaika laburmetraia eta zenbait luze egin dituen Juan Pinzás galiziarrak baizik. Ez ditu afanean, menturan eta ausardian lankide eta lagun nolanahikoak. Hortik agertuko dira Antón Reixa eta Paul Naschy. Ahantziezina ere beste kolaborazio bat, Tote Trenasena, hots. >
Carlos Saura
 
104 min.
Pelikula baino, Sauraren azkena ikusentzunezko espektakuloa da. Bertan, Goyak pintaturiko lanak bizitzara datoz zinemaren magiaren poderioz, La Fura dels Baus antzerki taldeak bultzaturik. Goyaren kolore guztiek eta belztasun osoak Goyaren azkenaurreko egunetako kronika bideratzen dute/digute, Storaroren argiak bere oroitzapen oro urrez estaltzen dituelarik. >
Cesc Gay
 
90 min.
Cannesen izan zen eta Cannesen txalotu eta saritu zuten gogoz, gaztediaren konplizitate handiz. Filma gazteon estraineko mentura eta kalentura udatiarrak azaltzen ditu modu onean, lagunen arteko hitzez eta kameraz. Udan gaude. Gurasoak alde eginak, etxea gurea da. Eta sexurako prest gaude. Estrainekoz. Baina sexua ez da horren auzi gardena... >
Jaume Balagueró
 
102 min.
Donostiako beldurrezko eta Fantasiazko Zine Astean aurkezturik, Sitgeseko Zinemaldian estrenatua izan ondoren, banpiroak eta Lewis Carrollen Alicia maite dituen Balagueroren lehendabiziko luzeak badu Herioaren kolorea, misterioaren doinua. Efektu berezien ardura lantegi gazte batena da, DDT izenekoarena. >
Nacho Pérez de la Paz, Jesús Ruiz
 
108 min.
Zinemak beti erabili izan ditu edade kontuak, edade aferak, edade penak, lehengaitzat. Oraingoan, 30 urte bete berri-berriak edo betetzeko zorian diren hainbaten erretratuak egiten ditu txispaz, era pipertsu batez, kamera hertsi batez. Denok ezaguturiko pertsonaiak dira. Egia esateko... gu ere hor barruan gaude, Martaren inguru delizios eta gazigozoetan. >
Joaquín Jordá, Núria Villazán
 
97 min.
Iazko Sitgesen estrenaturik eta aurtengo Veneziako Mostran aurkeztua Nuevos Territorios izeneko esparruan, ospitale psikiatriko batean errodaturiko film honek ikuslearen aldez aurretiko ideia eta burutazio guzti-guztiak txikitu egiten ditu eta pausoz-pauso berak pelikula gorpuztera bultzatzen du. Ispiluen jokutzat jotzen dute beren egileek lan atrebitu hau. >
Ventura Pons
 
90 min.
Labirinto ederrean sartzen gaituzte Ventura Ponsek eta Sergi Belbelek zazpi istoriok osaturiko nahas-mahas ikaragarri abil batean. Umorezko zipriztinak baditu ere, filma garratza da, irribarrea izozten dizuten horietakoa. Pertsonaia guztiek heriotzarekin egiten dute dantza eroa Jesus Escosa argazki zuzendariaren kamerapean. >
Mateo Gil
 
108 min.
Eskandalubide, eskandalubide handia izan zen Sevilla aldean Mateo Gil gidoigilearen lehendabiziko luzemetraia. Aste Santua txunditu, birrindu, deseuztatu nahi duen rol jokalarien talde basaren intentzioak ez omen zituzten ondoegi onartu Triana aldean. Filmak, ordea, indar ikaragarria du irudietan eta ausarta, ausarta oso, da bere zine erabakietan. >
José Antonio Quirós
 
100 min.
Espainiako zinemaren beste joera eta jarrera duin-duina zine proletarioarena da. Kalean eta langabezian dauden horien etxeetan filmatzen dena. En la puta calle lanaren antzekoa. Beharbada, mota honetako zinemak ez du gurean Britainia Handian eta Frantzian duen pisua baina igoal dio, Jose Antonio Quirosek apostu atrebitua egiten du kale gorrian daudenen alde. >
Patricia Ferreira
Espainia - Argentina 
100 min.
Badu estiloa Patricia Ferreirak Berlingo zinemaldian aurkeztu zuen filmak. Badu estiloa. Eta kasik hiru dimentsiotakoa dirudien Alcaineren argazkia. Gehi arte zuzendaria den Josep Rosellek sorturiko 80 gune. Benetazkoak batzuk. Gezurrezkoak besteak. Sekuentziek dir-dir egiten dute, dir-dir goibela askotan, José Nietoren musikaren eraginpean. Badu estiloa biktimen aldeko apostua egiten duen "thriller sikologiko" honek.>
Gerardo Vera
 
106 min.
Berlinen aurkeztu zen. Amodioaren indarra, desioaren grina, dudaren pisua, dena dago Gerardo Veraren film honen zeluloidezko larru azal eta erraietan. Bertan, Espainiako zinemaren bi ikur sexualek, Javier Bardemek eta Jordi Mollak, amodioa egngo dute elkar. Are gehiago, Bardemen besoetan erortzeagatik, Mollak Ariadna Gil abandonatuko du. >
Laura Mañá
Espainia - Mexico 
105 min.
Espainiak eta Mexikok ekoizten duten lan honek parabola dirudi baina, ziurrenik, fabula bete-betea izango. Herri bat bere erraiak jaten dituen tristeziatik salbatzearren, santuaren fama duen emakumeak bertako gizonezko guztiekin egingo du amodioa. Beste emakumeek onartuko dute egoera baina derrepentean, abandonatu zuen senarra herrira bueltatuko da eta... >
Alfonso Albacete , David Menkes
 
106 min.
Menkes eta Albaceterekin estrainekoz egin genuen estropozo Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean. Bertan eta orduantxe aurkeztu zuten, Miguel Bardemekin batera, horren bihurri eta ganberroa zen Más que amor, frenesí. Hurrengo batean, Atómica-rekin etorri ziren gurera. Oraingoan, Bardem ez dagoen arren, konpainia arriskutsuan datozkigu: Lucía Etxebarria idazle mugarik gabekoak gidoian hartu du esku. Errepartuan, Rosana Pastor, Elena Irureta... >
Antonio Saura Medrano
 
90 min.
Zientoka aldiz ibili da Carlos Saura Medrano kategoria handiko zinegileen laguntzaile gisa. Laguntzaile primerakoa. Ehundokoa. Argazkilari fina, dokumentalak ekoiztu eta zuzendu ditu luzean eta fikzioan azaldu nahi zuen istorioa aurkitu duen arte. Hona hemen Romeo eta Julietarekin zerikusi handia duen ipuin tristatu eta krudela. Hona hemen, egindako akatsengatik ordaintzen ikasten duen gazte baten erretratua. >
Helena Taberna
Espainia 
104 min.
Yoyes, ETA erakundean erantzukizun-postuak bete zituen lehen emakumea, Mexikoko erbestealditik itzuli eta bere bizitza berregiten saiatuko da. Baina itzulera ez zaio batere samurra gertatuko. Berak eboluzionatu egin du, karrera bat ikasi, ama izan da. Bitartean, bere herrian bortizkeriak indarrean dirau. Yoyesek iragana ahazten saiatuko da, baina ausentziak mito bihurtu du eta bere lehengo armakideek itzulera traiziotzat jotzen dute. >
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: