71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
David Blaustein
 
110 min.
Argentinan gertaturiko sarraski haren itzala, oiartzuna, bizirik da periodikuetan, zineman eta Maiatzaren Plazako ama eta amonen eztarrietan. Berariek ez dira isilduko. Eta berariek isiltzen ez diren bitartean, zinema izango dute ondoan. Arma. Tresna. Testigu. >
José Glusman
 
89 min.
Izaki, gizaki txiki-txikitxo batzuen mixeriak. Hain tippiak dira, hain barregarriak dirudite haien mixeriek, ezen, azken finean, ikusleak bat egiten duen horiekin guztiekin gidoi beltzak hortara bultzaturik. Gaiztoa hain gaiztoa ez denean eta errugabeak kulpa nimiñoa sikiera duenean, denak dira igoalak kamera puntadun baten aurrean. >
Felipe Degregori
 
100 min.
Francisco Lombardi, saila honetan bere Pantaleón y las visitadoras miresgarriarekin presente dagoena, beti ibili da lantalde on on baten konpainian. Ez da harritzekoa ba, laguntzaile izan duen zinegile horren prestutasuna biek hain ondo, horren sakon, ezagutzen duten hiri horretako erretratua egiterakoan. >
Silvio Caiozzi
 
140 min.
Txiletik datorkigun lan honek izen oneko (handiko, bederen) familia baten azken oinordekoaren hondamedia azaltzen du. Mundua, haragia eta deabruaren tentazioetatik at zegoela uste zuen gizon ikasiak bere barnea sutan somatuko du 17 urteko gaztea neskame sartzen duenean etxean. Bere jauregiko hormak bezalaxe, bere barruko egitura dardaraz hasiko da... >
Héctor Faver Laguntzaileak/Assisted by/Con la participación de: Patricio Guzmán, Fred Kelemen
 
95 min.
Zinema, zinemaren barruan. 1973an, Buenos Airesen hiru mutikok Super 8ko laburmetraia filmatzen dute. Urteak joan, urteak etorri... memoria desegina, fikziozko gertaerak, benetako pasadizoak, ipotxak eta diktadoreak, Héctor Faverrek zuzenduriko lan estrainio honetan, non lagun izan dituen Patricio Guzman eta Fred Kelemen. >
Pedro Pérez Rosado
 
87 min.
Chiapasen denbora ez da pasatzen munduko beste kantoietan pasatzen den abiadura berberan. Chiapasen gaur ez da atzo eta biharko egoerak ez du zerikusirik orain bizitzen dutenarekin. Sei urte gehiegi dira bizitza kolokan delarik, etorkizuna kasik existitzen ez dela...hori guztia azaltzen du Pedro Pérez Rosadok. >
Enrique Gabriel
 
100 min.
Urak eramango ditu Leongo herri txiki bateko biztanleen oroitzapen guztiak. Oroitzapenak. Etxeak. Zine argazkiak... dena. Zingira egingo dute bertan eta gu azken egunetako agurren testigu tristatuak gara, bizitza, benetako bizitza, darien pertsonaien aurrean. Pelikulak, erromantiko eta nostalgiaz betea izateaz aparte, bada garratza egindako hainbat salaketetan. >
Juan Carlos Tabío
 
102 min.
Gutiérrez Alearekin askotan lan egindakoa den Juan Carlos Tabiok beste begirada zorrotz bat botatzen dio gaur egungo Kubari. Begirada zorrotza baina, aldi berean, konplize eta maitasunezkoa. Autobus geltoki batean gertatzen diren mentura eta istiluen gainean, inguruan, jira eta biraka, dabilen filmari herriarekiko elkartasuna dario. Eta goian, goiegi, diren horiekiko mesprezua. >
Francisco J. Lombardi
 
137 min.
Arrakasta polita pelikula honek izan duena. Berlingo zinemaldian han-hemenkako aretoetan bezala. Bero-bero dago zeluloidea. Ironiak kolpaturik, burlaz betea. Jenio txarrez blai eginda. Trufaz armaturik. Gaurkotu du Lonbardik Vargas Llosaren izkribua . Eta gaurkotze lan horrek ez dio lapurtu izana areagotu baizik. >
Juan Carlos de Llaca
 
96 min.
Acapulcorako bidaia... Ez da kontu makala. Tira, tira, tira, kontutan hartu beharko genuke aitonarekin goazela... kontutan hartu beharko genuke aitona hilda dagoela... kontutan hartu beharko genuke guk aitona maite genuela. Kontutan hartu beharko genuke bere azken nahia segituan irakurriko dutela pelikula mexikar honetan. >
Roly Santos
 
90 min.
Hiru pertsonaia Argentinako lan honetan non aspaldiko lagunak berriro elkartzen diren. Onerako. Txarrerako. Ez, ez da gogoetarako betarik izango, bihotzminarako baizik. Bi gizon eta emakume bat. Ohiko triangelua... beharrezkoak diren aldaketekin. Barruko hainbat borroka barnerakoi eta pantailan, komediaz tindaturiko drama... >
Oscar Urrutia
 
110 min.
Nahuatl ez da bakar bakarrik Mexikoko biztanleek hitz egiten duten hizkuntza horietako bat. Nahuatl, film horrek darabilen hizkera, Moctezumaren jainkoak mintzatzen zirena zen. "Mexiko" hitza bera Nahuatleko berba da eta zera esan nahi du, "Hilargiaren zilborrean" den lurra. >
Daniel Rosenfeld
 
68 min.
Bandoneon. Argentinako musikaren arima eta bihotza. Eta bandoneon jotzen duten guztien artean, izen bakar bat, Dino Saluzzi. Berak bezala inork ez du ulertzen musika tresna horren barnea. Berak baizik inork ez dio eman bandaneoni merezi zuen tornuia. >
Åsa Faringer
Suedia 
75 min.
Mexiko hiriburuko kale eta auzorik arriskutsuenetan filmaturiko lan hau La hija del puma burutu zuen Asa Faringerrena da. Prostituta baten ondoan, aldamenean, atzetik eta aurretik ibiliko da askok eta askok inoiz zapaldu ez duten, zapalduko ez duten karriketan barna. Sueziakoa da lantalde tekniko guzti-guztia eta mexikar peto-petoak protagonistak. >
Gerardo Chijona
 
90 min.
Munduko lau kantoietan hain famatua den Tropicana kabaretaren leloa da, hain zuzen ere, pelikula honek izenburutzat daramana. Ospe handiko jendeak hartzen du parte musikaz, magiaz, dantzaz eta hamaika endreduz osaturiko lan honetan, Kubak eta Espainiak ekoizten dutena. Horra hor, esaterako, Fresa y chocolate -n ezagutu genuen Vladimir Cruz. Horra hor film haren gidoigilea, Senel Paz. Eta Javier Gurrutxaga... >
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: