tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 48. Edizioa 2000  > Sailak eta filmak
Sail Ofiziala
48. Edizioa 2000
Filmak
Filmak
Alaska.de
Esther Gronenborn
Alemania - Jugoslavia 
Dokumentalista alemaniar baten lehenengo filma. Ekialdeko Berlineko auzo degradatuak dira Sabine eta Eddieren bizitzen eszenatokia. Bi nerabeak amodioa eta heriotza nahasten diren istorio batean sartuko dira. Aktoreak aske uzten dituen kamera batez filmaturik, Berlingo harresiaren erorketaren ondoren sortutako gaztedi berriaren erretratoa da filma. >

Barking Dogs Never Bite
Bong Joon - Ho
Hego Korea 
Osasun zinematografiko ona erakusten ari da Korea aurten. Bong Joon-ho horren adibidea da. Zuzendari honen lehenengo filma Seulgo erdiko klaseko auzo batean girotuta dago. Jendea lasai ederrean biziko litzateke bertan isiltzen ez den zakur baten zaunkengatik ez balitz. Honek krisi bat eragingo dio protagonistari eta ustekabeko ondorioak izanen ditu. >

Country
Kevin Liddy
Irlanda 
Jackek 12 urte ditu. Aita alargunarekin eta anaia zaharrarekin bizi da Irlandako herri batean, 70etan. Brigadista izandako osaba komunista baten heriotza dela-eta, izeba iritsiko da herrira eta Jacken familiaren bizimodu tristea aldatuko du, iragana berriro inposatu eta indarkeria nagusitzen den arte. >

El otro barrio / The Other Side
Salvador García
Espainia 
Mensaka-ren egileak Elvira Lindoren izen bereko nobela aukeratu du bere bigarren lanerako eta emozioari lehentasuna ematen saiatu da. Marcelok betidanik borrokatu du Vallecasetik ateratzeko eta auzoa ahazteko, bertan ez baitu ez senitartekorik, ez lagunik, ez eta ezagunik ere utzi. Halako batean, Ramón Fortuna azalduko da bere bizitzan eta berarekin batera ezabatuta uste zitue...
Mensaka-ren egileak Elvira Lindoren izen bereko nobela aukeratu du bere bigarren lanerako eta emozioari lehentasuna ematen saiatu da. Marcelok betidanik borrokatu du Vallecasetik ateratzeko eta auzoa ahazteko, bertan ez baitu ez senitartekorik, ez lagunik, ez eta ezagunik ere utzi. Halako batean, Ramón Fortuna azalduko da bere bizitzan eta berarekin batera ezabatuta uste zituen oroitzapen ugari. >
Face
Junji Sakamoto
Japon 
Japoniako antzerkian aktore handienetakoa den Naomi Fujiyamak protagonizaturik, zuzendari independiente honen bederatzigarren filmak sufritutako umiliazio batek eraginda hilketa bat egin ondoren, askatasunaren bila jendearen artean galdu eta poliziak bilatzen duen emakume baten istorioa kontatzen du. >

Före Stormen
Reza Parsa
Suedia 
Teheranen 1968an sortu eta 1980tik Suedian bizi den zuzendari iraniar gazte baten lehenengo filma. Hiri txiki batean girotua, Leo, 12 urteko ume bakarti bat, eta Ali, iraniar jatorrizko taxi-gidari bat, suediar batekin ezkondua dagoena eta bi alaba dituena, dira protagonistak. Bi pertsonaia hauek lotzen dituen adiskidetasun bitxia biek egindakoaren ardura hartu behar dutenean s...
Teheranen 1968an sortu eta 1980tik Suedian bizi den zuzendari iraniar gazte baten lehenengo filma. Hiri txiki batean girotua, Leo, 12 urteko ume bakarti bat, eta Ali, iraniar jatorrizko taxi-gidari bat, suediar batekin ezkondua dagoena eta bi alaba dituena, dira protagonistak. Bi pertsonaia hauek lotzen dituen adiskidetasun bitxia biek egindakoaren ardura hartu behar dutenean sortuko da. >
Harrison's Flowers
Elie Chouraqui
Frantzia 
Elie Chouraqui Europaren bihotzean egindako zaurian, Jugoslabia ohiaren gerran, barneratu da amodiozko istorio bat kontatzeko. Harrison, bere senarra, Vukovarko setioan desagertzen denean, Sarahk ez du heriotza onartu nahi eta bila abiatuko da, aurkitzeko edozein gauza egiteko prest. Nazioarteko aktoreek osatutako erreparto ona itxura amerikarra eta ekoizpen frantsesa dituen fi...
Elie Chouraqui Europaren bihotzean egindako zaurian, Jugoslabia ohiaren gerran, barneratu da amodiozko istorio bat kontatzeko. Harrison, bere senarra, Vukovarko setioan desagertzen denean, Sarahk ez du heriotza onartu nahi eta bila abiatuko da, aurkitzeko edozein gauza egiteko prest. Nazioarteko aktoreek osatutako erreparto ona itxura amerikarra eta ekoizpen frantsesa dituen film honetan. >
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
La comunidad / Common Wealth
Alex de la Iglesia
Espainia 
Realak berdinketa historikoa lortu du el Molinonen. Hor abiatzen da Alex de la Iglesia bilbotarraren azken filma. Erreparto on baten buruan Carmen Maura dagoelarik, La Comunidad umore beltza eta auzoko ikara bihurria, klaustrofobikoa eta etxekoa nahasten dituen drama bat da, bere zuzendariaren hitzetan. >

La perdición de los hombres / The Ruination of Men
Arturo Ripstein
Mexiko - Espainia 
Arturo Ripstein nekaezinaren esperimentu interesgarria. Canal Plusek ekoiztutako Dos deudos erdimetraiatik abiatuz, adiskide bigamo bat harrikadez hiltzen duten bi hiltzaile hauen istorioa garatzen zuen gidoia idatzi zuen Paz Alicia Garciadiegok. Zuzendari mexikar beteranoaren lan dibertigarrienetako bat. >

Les rivières pourpres / The Crimson Rivers
Mathieu Kassovitz
Frantzia 
>
>
Klausurako filma
One of the Hollywood Ten (Punto de mira)
Karl Francis
Espainia - Erresuma Batua 
Lehiaketatik kanpo
Jeff Goldblumek Herbert J. Biberman zuzendari amerikar mitikoa, McCarthyren sorgin-ehizan jazarpen handienetakoa jasan zuena, gorpuzten du. Greta Scacchi haren emaztea da, Gale Sondergaard aktorea, eta Angela Molinak Rosaura Revueltas La sal de la tierra filmaren protagonistaren papera egiten du. Zinearen barneko zineaz eta tresna politiko gisa erabilitako zineaz mintzatzen den...
Jeff Goldblumek Herbert J. Biberman zuzendari amerikar mitikoa, McCarthyren sorgin-ehizan jazarpen handienetakoa jasan zuena, gorpuzten du. Greta Scacchi haren emaztea da, Gale Sondergaard aktorea, eta Angela Molinak Rosaura Revueltas La sal de la tierra filmaren protagonistaren papera egiten du. Zinearen barneko zineaz eta tresna politiko gisa erabilitako zineaz mintzatzen den film bat egin du Karl Francisek. >
Paria
Nicolas Klotz
Frantzia 
Victor, 18 urtekoa, eta Momo, 25 urtekoa, dira istorio honetako protagonistak. Lehenengoak bideoklub batean zuen lana galduko du eta horrekin batera etxetik botako dute. Bigarrena kalean bizi da, ahal duen moduan. Momorekin topatzen denean, bizimodu ezezagun bat aurkituko du Victorrek, bazterketa. Filma Hubert Prolongeauren kazetari-lan batean oinarritu da eta soinu-bandan Cheb...
Victor, 18 urtekoa, eta Momo, 25 urtekoa, dira istorio honetako protagonistak. Lehenengoak bideoklub batean zuen lana galduko du eta horrekin batera etxetik botako dute. Bigarrena kalean bizi da, ahal duen moduan. Momorekin topatzen denean, bizimodu ezezagun bat aurkituko du Victorrek, bazterketa. Filma Hubert Prolongeauren kazetari-lan batean oinarritu da eta soinu-bandan Cheb Khaleb eta Eddy Mitchell daude. >
Plenilunio / Plenilune
Imanol Uribe
Espainia 
Lehiaketatik kanpo
Antonio Muñoz Molinaren nobela batetik abiatu da Uribe pelikula bitxi eta pertsonal bat egiteko. Amodiozko istorio baten atzean, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat azaltzen da, adin txikikoen aurkako gehiegikeriak. Miguel Angel Solá aktore argentinarrak eta Adriana Ozoresek protagonizatua, Plenilunio batzuetan elkarrengandik oso hurbil dauden ikararen eta amodioaren gaineko ...
Antonio Muñoz Molinaren nobela batetik abiatu da Uribe pelikula bitxi eta pertsonal bat egiteko. Amodiozko istorio baten atzean, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat azaltzen da, adin txikikoen aurkako gehiegikeriak. Miguel Angel Solá aktore argentinarrak eta Adriana Ozoresek protagonizatua, Plenilunio batzuetan elkarrengandik oso hurbil dauden ikararen eta amodioaren gaineko hausnarketa bat da, Uribek dioenez. >
Salt of the Earth
Herbert J. Biberman
AEB 
Emanaldi Bereziak
50eko hamarkada hasieran, Silver Cityko (Mexiko Berria) meatzetan izandako greba luze eta latza, eta zurien pareko lan-baldintzak eskatzen zituzten langile mexikarrekiko aurreiritziak dira istorio oldarkor honek garatzen dituen hizpide argumental eta politiko nagusiak. Iparramerikar zineko filmerik adierazgarrienetakoa dugu, McCarthy senadorearen sorgin-ehizaren garaian, profes...
50eko hamarkada hasieran, Silver Cityko (Mexiko Berria) meatzetan izandako greba luze eta latza, eta zurien pareko lan-baldintzak eskatzen zituzten langile mexikarrekiko aurreiritziak dira istorio oldarkor honek garatzen dituen hizpide argumental eta politiko nagusiak. Iparramerikar zineko filmerik adierazgarrienetakoa dugu, McCarthy senadorearen sorgin-ehizaren garaian, profesional aurrerakoi talde batek zuzendu, ekoiztu eta antzeztu zuena. >
Shiner
John Irvin
Erresuma Batua 
Lehiaketatik kanpo
Milioiak irabazteko esperantza guztiak boxeolari gazte eta on samarra den semearen lanean jarri dituen gizon baten istorioa. Billy "Shiner" Simpsonen pertsonaia Sir Michael Cainerentzat espreski idatzi zen, eta aktoreak aitortu du hau dela gehien gustatzen zaizkion paperetako bat, bera ere John Irvin zuzendari beteranoak erakusten duenaren antzeko auzo batean hazi baitzen. >

Sin dejar huella / Leaving No Trace
María Novaro
Mexiko - Espainia 
Aurelia (Tiaré Scanda) bere patua aldatu nahi duen ama ezkongabe gazte bat da. Anna (Aitana Sánchez-Gijón), berriz, historiaurreko artearen nazioarteko trafikatzaile bat. Erabat desberdinak diren bi emakume hauek errepidean elkartuko dira, elkar engainatuko dute eta azkenean adiskidetu eginen dira, Mexiko Ciudad Juárezetik Cancúnera zeharkatzen duen bidaia aluzinanteari ek...
Aurelia (Tiaré Scanda) bere patua aldatu nahi duen ama ezkongabe gazte bat da. Anna (Aitana Sánchez-Gijón), berriz, historiaurreko artearen nazioarteko trafikatzaile bat. Erabat desberdinak diren bi emakume hauek errepidean elkartuko dira, elkar engainatuko dute eta azkenean adiskidetu eginen dira, Mexiko Ciudad Juárezetik Cancúnera zeharkatzen duen bidaia aluzinanteari ekinez. >
Sous le sable / Under the Sand
François Ozon
Frantzia 
Duela urte batzuk ezagutu genuen Ozon Donostian Regarde la mer erdimetraiari esker. Orain, itsasoan gertatzen den beste pelikula batekin itzuli da Zinemaldira. Charlotte Ramplingek protagonizatutako film misteriotsu eta bitxi honetan, gizon bat ezerrezean desagertuko da emaztea hondartzan lo dagoen bitartean. Ito egin da? Ihes egin du? Emakumeak bizi berri bati ekin beharko dio...
Duela urte batzuk ezagutu genuen Ozon Donostian Regarde la mer erdimetraiari esker. Orain, itsasoan gertatzen den beste pelikula batekin itzuli da Zinemaldira. Charlotte Ramplingek protagonizatutako film misteriotsu eta bitxi honetan, gizon bat ezerrezean desagertuko da emaztea hondartzan lo dagoen bitartean. Ito egin da? Ihes egin du? Emakumeak bizi berri bati ekin beharko dio bera gabe. >
The Weight of Water
Kathryn Bigelow
AEB 
Blue Steel eta Strange Days filmen zuzendariaren azken lana, oraingoan pasio ilunak ezkutatzen dituen irla lasaian pasatako asteburu batean girotua. 1873an izandako bi hilketen memoria idazle baten (Sean Penn) eta bere emaztearen (Catherine McCormack) arteko harremanean sartuko da, azken honentzat obsesio bat bilakatu baitira hilketak. >

Tinta roja / Red Ink
Francisco J. Lombardi
Espainia - Peru 
Lombardi Limara itzuli da odolaren kolore gorriaz zipriztindutako istorio beltz bat kontatzeko. Pertsonaia erreal batengan oinarrituta dago pelikula, Peruko hiriburuan gertakariez idazten zuen kazetari batengan hain zuzen ere. Honek bi lagun ditu bere abenturetan, informazioaren munduan hasi berri den gazte bat eta argazkilari isil bat. Gianfranco Brero eta Giovanni Ciccia akto...
Lombardi Limara itzuli da odolaren kolore gorriaz zipriztindutako istorio beltz bat kontatzeko. Pertsonaia erreal batengan oinarrituta dago pelikula, Peruko hiriburuan gertakariez idazten zuen kazetari batengan hain zuzen ere. Honek bi lagun ditu bere abenturetan, informazioaren munduan hasi berri den gazte bat eta argazkilari isil bat. Gianfranco Brero eta Giovanni Ciccia aktore perutarrak dira protagonistak, haiekin batera Fele Martínez eta Lucia Jiménez espainiarrak azaltzen direlarik. >
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea