71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Tran Anh Hung
Frantzia 
112 min.
Aspaldian ez ginela Hanoin izan. Aspaldian ez zen Hanoi film bateko protagonista kasik bakarra izan. El olor de la papaya verderen egileak Hanoi bihurtzen du zeluloidezko hiri. Horrela izanik, Hanoik, jada, ez du inbidia sentitu behar New York, Paris edo Pekinen aurrean. >
Alejandro Gonzalez Iñarritu
Mexiko 
153 min.
Mexiko. Hiri zinematografikoagorik non aurkituko genuke? Biolentoa. Ausarta. Legerik ez du onartzen. Jainkorik ez du ezagutzen. Gutxi balio du bizitzak bertan. Esperantzarik kasik ez da kutsadura bihurtutako zerupean. Bada, ordea, zinemarako gaia. Badira, ordea Alejandro González bezalako zuzendari iaioak, Cannes eta Donostiako ikusleak aho zabalik utziko dituztenak. >
Arturo Ripstein
Mexiko - Espainia - Frantzia 
98 min.
Arturo Ripsteinek, Donostiako Zinemaldiak horren ondo ezagutu eta horren sakon maitatzen duen egileak, jolas egiten du bideoarekin, kamerarekin, telebistarekin, zeluloidearen izanarekin berarekin Medearen tragedia guri azaltzerakoan. Pelikulan argi geratzen da klasiko bat zer den, lekuz eta denboraz alda daitekeen istorioa. Horren indartsua izanik, Medearen eromenak esannahia gordetzen du Grezian Mexikon bezala. >
Julian Schnabel
AEB 
125 min.
Hona hemen Reinaldo Arenasek azken hitzak ?Antes que anochezca? bere oroimen izkribuetan: "Lagun maiteok: Kubako askatasunaren alde ezin dut gehiago idatzi, gehiago borrokatu. Gaizki naiz osasunez. Eta triste, triste oso. Beraz, nere buruaz beste egingo dut. Nere mezua ez da porrotarena, borrokarena eta itxaropenarena baizik. Kuba libre izango da. Ni orain naizen bezalaxe". >
Ang Lee
Taiwan - Hong Kong - AEB - Txina 
119 min.
Sorpresaz sorpresa garamatza Ang Lee zuzendariak. 1992an ezagutu genuen Berlinen El banquete de bodas komedia sarkastikoa aurkeztu zuela. Taiwaneko seme petoa zirudien garai horietan. Baita Eat Drink Man Women eskaini zigunean ere. Hurrengoan, non eta Jane Austenen Ingalaterran sartu zitzaigun Sentido y Sensibilidad hartan. Geroxeago, Amerikako bidea hatu zuen La tormenta de hielo mingarri horrekin. Oesteko film bat errodatu zuen, Ride with the Devil, arte marzialetako marabilla hau gureganatu aurretik. >
Wong Kar-Wai
Hong Kong - Txina 
90 min.
Chunking Express eta Happy Together bezalako lanetan, zinemarekin horren basa jokatzen zuen Wong Kar-waik, zeluloidea horren krudel bortxatu izan ohi duen horrek, xuabe-xuabe, mantso-mantso, bideratzen du amodiozko istorio eder hau, Zabaltegin plazara aterako dena, Cannesen jendea aho zabalik utzi zuena, zinemaren maitasunezko istorio handi-handiekin bat egiten duena. >
Agnés Jaoui
Frantzia 
112 min.
Frantziak arras maitatu duen film honetan agertzen diren pertsonaiak bene-benetakoak dira. Lekuz kanpo diruditen pasarte eta une askotan, egia, baina lekzio eder pare bat emango digute. Bizitzaren inguruan. Zinemaren gainean. >
Karim Traïdia
Herbehereak 
75 min.
Aljerian jaioa den Karim Traïdiak askotan erabili izan du bere filmetan atzerrian, desesperoz bizi diren horien malenkonia. Bera ere Holandan kokatu zen aspaldian eta han zuzendu zuen hainbat zinemalditan saritua izan den The Polish Bride. Zorrotza da Les diseurs de verité. Zorrotza, bi mundu desberdin baina bata bestea bezain krudel islatzen dituelako. Krudelak, bietan gizakia ez baita inportanteena. >
Dito Tsintsadze
Alemania 
100 min.
Gure Europa odol nahasi horren isla umore beltzezkoa. Imajina ezazue istorio bat, soldatapeko eta suerterik gabeko hiltzaile hainbatek bizitua. Imajina ezazue zer egin dezaketen, elkarrekin, elkarri lotuta, elkarren kontra, elkarren alde, Croazia eta Georgiako bi morroik, Haitiko erraldoi batek eta bere neskalaguna den Vietnamgo prostituta batek. Imajina ezazue eta oraindik ere ez duzue film atrebitu honen berri osoa izango. >
Jean-Pierre Sinapi
Frantzia 
90 min.
Berlingo Zinemaldiko ikuslego zorrotzak saritua, trebe, ausarta, zorrotza, borrokarako prest, salaketan abila, kamerarekin arina eta erabiltzen duen gaiarekin begirunez betea. >
Neil LaBute
Alemania - AEB 
108 min.
In the Company of Men garratz-garratza asmatu zuen Neil Labutek, duela bi urteko Zinemaldia Your Friends & Neighbors ausart harekin ireki zuen egilea, Cannesek behar bezala ulertu ez zuen The Nurse Betty honekin dator gurera. Fantasiaz beteriko ipuin krudela, ironiaz gainezka den kontakizun jostagarri honetako partaideak Renée Zellweger, Morgan Freeman eta Greg Kinnear dira.>
Mark Herman
Erresuma Batua 
97 min.
Futbola, beti futbola. Zer egingo zenuke zuk zure talde maitatua ikustearren? Zer egingo zenuke denboraldi osorako abonu bat lortu ahal izateagatik? Edozer, ez da? Horixe film honen bi protagonisten asmo eta amets bakarra, Little Voice komedia gazigozo hura zuzendu zuen Mark Hermanen lan berri honetako abiapuntu berdaderoa. Gero gerokoa, Britainia Handiko ekoiztetxe prestua den Filmfourrek aurkezturiko pelikula honetan, eguneroko bizitza katramilatuko da. >
Liv Ullmann
Suedia- Italia - Alemania - Finlandia - Norwegia 
155 min.
Cannesen estrenatu zenean, ikusleak estu-estu harrapatu zituen. Emanaldia bukatzean, kasik ez zen txalorik izan jendea triste eta dardaraz zegoelako. Bergmanen gidoia hilgarria bada, Liv Ullmanen zuzendaritza lana indartsua da arras. Indartsua bezain apaindura gabekoa. Bestaldetik, aktoreak ikaragarri onak ditugu. Eta istorioak badu merezi eta behar duen argia. >
Stephen Hopkins
AEB - Frantzia 
106 min.
Canneseko Sail Nagusian estrenatu zen gauerdiko emanaldi berezi batean beltz-beltza den lan hau. Gurpil zoro batean gabiltza gu eta protagonistak. Duda da nagusi gidoian eta kamera aurrean. Aktoreak sekulakoak izanik, dialogoak labanak bezain arriskutsuak izaki, salbaziorik ez da film amorratu honetan. >
Stephen Hopkins
AEB 
100 min.
Zhang Yimouk beti hartzen gaitu ustekabean. Oraingoan Veneziako ikusleak eta epaileak txunditu zituen horren garbia, horren gardena, horren apainik gabea den amodiozko istorio horrekin. Zuri beltzak dir dir egiten du pantailan eta kolore bihurtzen denean, epeltasun berezia somatzen duzu bihotzean. >
Fina Torres
AEB 
92 min.
Isabella bikaina gaitasun berezi batekin jaio da: paregabeko talentua dauka sukalderako, ahosabaian kilimak egiten eta gizonezkoen bihotza urtzen duten platerak prestatzen ditu. Alabaina, Isabellak Toninho ederra ezagutzen duenean, atzerrian chef handia bihurtzeko bere ametsari uko egin eta Brasilen geratuko da Toninhoren kantinan lanean. Elkarrekin bikote gisa biziko dira, Toninhok beste emakume batekin iruzur egiten dion arte. Hisiz, Isabella San Franciskora doa, eta bertan, zenbait ustekabeko gertaeren ondorioz, sekulako arrakasta izango du sukaldeko telesaio baten aurkezle sexy moduan. >
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: