71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Cristian Bernard, Flavio Nardini
Argentina 
85 min.
Bi zuzendari gaztek hartzen dute beren gain luzemetraia honen ardura. Biak publizitatearen mundutik datoz. Flavio Nardinik 150 iragarki baino gehiago filmatu izan ditu. Cristian Bernardek, berriz, 35 milimetrotan errodatu zuen leku askotan saritu zuten Encuentros lejanos laburra. Biek, garaikur anitz eskuratu dute publizitate jaialdietan. >
Juan Vicente Cordoba
Espainia 
104 min.
Almudena Grandesen "El lenguaje de los balcones" izenburuko kontakizunean oinarria duen Juan Vicente Córdobaren lehendabiziko luzemetraia hau Aitor Mantxola euskaldunak argiztatu du eta Angel Illarramendi gureak jarri dio musika. Aktoreen artean, Txema Blasco eta Juanma Bajo Ulloarentzat The Raven antzeztu zuen Gary Piquer. >
Mia Trachinger
AEB 
95 min.
Los Angeleseko Zinemaldian orguilos hartu zuten Mia Trachingerrek idatzi eta zuzenduriko komedia goibel hau. Estatu Batuetan jendea alaitzeko tontamentean jantzitako bi etorkinen mentura eta kalentura guzti-guztiak handiagoa, sakonagoa den beste zerbaiten metafora dira. Egileak pertsonaiak maite ditu. Ikusleak, maitatzen ikasiko du ziztu batean. >
Achero Mañas
Espainia 
88 min.
12 urteko aktorea den Juan José Ballestak, hainbat eta hainbat telesailetan ikusi dugun horrek, kamera bera "jan" egiten du zuzendari eta lankide duen Achero Mañasen esanetan. Kamera aurrean kide, eta zinemaz kanpo lagun duen Pablo Galán, Alfredorena egiten duena, bizikleta kirol modalitatea den BMXeko txapeldunordea da Espainia mailan. >
Antoni Aloy
Espainia 
94 min.
Henry Jamesen "Otra vuelta de tuerca" zenbait eta zenbait aldiz besarkatu du, dardaraz, zinemak. Institutriz horrek, beldurrak, bakardadeak, desioak inguraturik den irakasle triste horrek fantasmak ikusiko ditu zaintzen dituen neska eta mutil horien aldamenean, jakin gabe berak sortzen dituela. Berak eta bere barruko su amatatuezinak. Pantailan, Coppolaren Dracula-n ezagutu genuen Sadie Frost. Gehi Juana Ginzo eta zuzendari estrainio bat, Agustí Villaronga. >
Santi Amodeo, Alberto Rodriguez
Espainia 
83 min.
Zinemak askotan erabili izan ditu Liverpooleko laurak hizpide eta lehengai. Zinemak beti izan du maite London hiria eszenategi bezala. Zinema beti izan da brometarako presto. Bale ba, horratio, Santiago Amoedo eta Alberto Rodríguezen komedia kaskarinak badu etorkizun oparoa pantailetan, Beatles, London eta trufarako gogoa biltzen dituelako txanfarin. >
Achim Von Borries
Alemania 
95 min.
Errusieraz eta alemanieraz da mintzatua Munichen jaio eta zinema Berlinen ikasi duen Achim von Borriesen lehendabiziko lan luze fikziozko hau. Borries Filosofian, Zientzi politikoetan eta Historian da lizentziatua. Ederki asko ezagutzen du filmaren paisaietako bat den Berlin hiria, berak sortu zuelako Berlin Boomtown izeneko telesaila. >
Florinda Bolkan
Brasil 
97 min.
Ez da nolanahikoa Florinda Bolkanen asmoa bere lehendabiziko film honetan: " Nere lanak Brasilgo zinemagintzaren irudi berria gorpuzteko balio dezan nahi dut". Pelikula amodioaz mintzatzen da. Baita emakumezkoen gainean ere. Eta oroitzapenez. Filmak ametsak ditu gai. Pelikulak omenaldi gozoa egiten dio Brasilgo eskualde bati, Cearà izenekoari. >
Javier Corcuera
Espainia 
89 min.
Peruko egoera samina errotik ezagutzen duen zinegile baten lehendabiziko lanak derrigorrez izan behar du gogor gogorra. Halare, hemen bada esperantzarako zirrikitu tippia, gizakiongan baitu itxaropena zine langile honek. >
Christophe Ali, Nicolas Bonilauri
Frantzia 
61 min.
Zinemak beti izan ditu nominan kontalari berezi bereziak, espezial espezialak. Pentsa ezazue, esateko, El crepusculo de los diosesen narratzailea igerleku batean zegoen hildakoa zela. Halare, pelikula honetakoa arras harrigarriagoa da. Nor eta sagu bat. Bere ondoan, iraganarekin zuritu beharreko zorrak dituen agurea... >
Mathieu Seiler
Suitza 
120 min.
Intrigazkoa. Kasik beldurrezkoa. Ilunabarraldeko eremuan filmaturiko lokamutsa. Bertan, iragana, oraina eta etorri behar dena gure begi aurrean eta protagonistaren bizitzan katramilatzen dira. Txano Gorritxuren aztarnak zeluloidezko xendan dira. Baita hainbat eta hainbat sorginenak ere. Bizitzara bueltatzen diren gorpuak eta ilunabarraldean kontaturiko misterioak. >
Renaud Cohen
Frantzia 
102 min.
30 urte bete bezain pronto edota betetzeko zorian zaudela, somatzen duzun ezinegona erabiltzen du gai eta aitzaki Erroman, Parisen eta Txinan ikasi, ibili eta bizi izan den Renaud Cohenek. Bere hirugarren laburmetraiarekin, 1992 urtean eginiko La conversión izenekoarekin, Edimburgo eta Seine Saint Deniseko zinemaldietan sari eta txalo ugari jaso zituen. >
Edoardo Winspeare
Italia 
95 min.
Piskanaka piskanaka, apurka, apurka, Italiako zinemagintza bizitzara dator berriro Europako hainbat zinemalditan barna. Gaur egungo zinema, sustrai sendoak dituena, Italiako doinu alaiak eta soinu tristeak darabilzkiena. >
Jonathan Glazer
Erresuma Batua - Espainia 
91 min.
Britainia Handiko zinegileek beti izan dute joera eta jarrera egokia zine beltzarekiko. Umore ozpindutaz blai den zine odoltsuarekiko. Britainia Handiko gangsterrak ez dira jendilaje nolanahikoa. Britainia Handian bideoklipak eta iragarkiak filmatzen dituzten gazteak kontutan hartzekoak dira pantaila handira salto egiten dutenean. >
Cecilia Barriga
Espainia 
89 min.
Diru gutxirekin eta bitarteko exkasekin zinema berdaderoa egin daitekela frogatzen du ez aberririk, ez banderarik ez duen bihotz eta gogo handiko lan honek. >
Jean-Marc Barr , Pascal Arnold
Frantzia 
90 min.
Jean-Marc Barr eta Pascal Arnolden asmoa zera da, libertatearen aldeko zine trilogia egitea. Beren lehendabiziko saioak, Lovers izenekoak, maitasunezko askatasuna aldarrikatzen zuen. Bigarren honetan, sexuarena goraipatzen da bi emakume finen konplizitateaz, Rosanne Arquette eta Donostiako Zinemaldiak maitatzen duen Elodie Bouchez. >
Matthias X. Oberg
Alemania 
89 min.
Ba bai, britainiar peto-petoa da Alemaniako banderapean gurera datorren film hori. Ohiko komedia britainiar horiei zerien umore gaiztotu bera dario. Ohiko komedia britainiar horietan gertatzen zen bezalaxe, hemen heriotza ez da beste munduko trajedia negozioetarako zioa baizik... >
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: