tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 48. Edizioa 2000  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > STEPHEN FREARS
STEPHEN FREARS
 

The Grifters (Timatzaileak, 1990) filmeagatik Oscar sarirako proposatu zuten, Stephen Frears zuzendari britainiar ospetsuak Albert Finney protagonista zuen Gumshoe (Lizentziarik gabeko detektibea, 1972) pelikulaz ekin zion zinegintzari. Leicesterren, 1941ean jaioa, Frearsek Zuzenbide ikasketak burutu zituen Cambridgeko Unibertsitatean London's Royal Court Theaterreko partaide izan aurretik, non Lindsay Andersonen zuzendaritza-laguntzaile izan zen. Zine-industrian bere lehen zeregina Karel Reiszen Morgan (1966) pelikulan zuzendariaren laguntzaile izatea izan zen.Frearsen filmografian era askotako lanak dira aipagarri: Oscarretarako sei izendapen lortu zituen Dangerous Liaisons (Harreman arriskutsuak, 1988); Patricia Arquette eta Woody Harrelson protagonista dituen Hi-Lo Country; Dustin Hoffman eta Andy Garciarekin Hero (Ustekabean heroi, 1992); The Snapper (Kafe irlandarra, 1993) Roddy Doyle idazle irlandarraren eleberriaren moldaketa, Colm Meaney protagonista duena; eta Mary Reilly (1995), Julia Roberts paper nagusian delarik.Stephen Frearsen pelikula ezagunak dira, halaber, My Beautiful Launderette (Ene garbitegi ederra, 1985), Sammy and Rosie Get Laid (Sammy eta Rossie baietz elkarrekin konpondu, 1987), biak Tim Bevanek ekoiztuak, Prick Up Your Ears (Adi belarriak, 1987) eta The Van (Furgoneta, 1996). Bere azken lanak High Fidelity (2000) eta Liam (2000) dira. Bere jardunbide zinematografikoan zehar, Stephen Frearsek trebetasun aparta erakutsi du kritika espezializatuaren eta ikusleen esker ona bereganatzeko, bere filme asko leihatiletan arrakastatsu izan baitira. Gainera telebistan esperientzia handiko gizona da, non hogeiren bat lan dramatiko zuzendu dituen.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea