tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 48. Edizioa 2000  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > ÁNGELA MOLINA
ÁNGELA MOLINA
 
p>Angela Molina Madrilen jaio zen 1955ean, ikuskizunen munduko familia baten baitan, bere aita Antonio Molina abeslari gailena buru zela. Zinean eta kantagintzan diharduen anaia-arreba taldearen -Micky, Paula, Monica- alaba zaharrena, zine espainiar berrian etorkizun handiko Olivia gaztearen ama ere bada. Angelak berak behin baino gehiagotan berretsi duen kondairak dioenez, oraindik 18 urte ez zituela, Fotogramas aldizkarian argitaratutako argazki-erreportaje batekin hasi zen dena. Baina Angelak laster frogatu zuen aurpegi polit bat baino gehiago zela, bereziki Luis Buñuelek Cet obscur objet du désir (Desioaren objektu ilun hori) filmean Conchita sentsual eta guratiarena egiteko aukeratu zuenean, Carol Bouquetek egiten zuen Conchita hotz-hotza eta errepresiogileari kontrajarritakoa. Aktore gartsu eta senezkoa, batere ahaleginik egin gabe bereganatzen dituen pertsonaietara moldatzen da. Chávarrik bost alditan zuzendu du, Gutiérrez Aragónek hirutan izan du aktore-kuttun, Borauk jakintsu bihurtu zuen Sabina-n, Bigas Lunak pasioz beteriko Lola bihurtzen zuen bitartean. Italian eta Frantzian aritu da, baina, arrakastarik handiena Espainian erdietsi du. Edertasun sendoko aktoresa, denboraren arrastoei ez die beldurrik, Almodóvarren Carne trémula pelikulan erakutsi zuen oraindik pasio sutsuak sortarazteko gai zela. Bere azken lanak Agustí Villarongaren El mar, eta Karl Francisen One of the Hollywood Ten izan dira, non Rosaura Revueltas aktoresa mexikarraren pertsonaia antzezten duen. Angela Molinak behin baino gehiagotan parte hartu du Donostiako Zinemaldian. 1986an Aktoresa Onenarentzako saria irabazi zuen La mitad del cielo pelikulagatik eta orain dela pare bat urte El viento se llevó lo qué Urrezko Maskorraren protagonistetako bat izan zen. Ezin ahaztu gainera, 1997ko Zinemaldiaren kartelean Paco Rabalek bere begi belusatu ederra ebaki zionekoa.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea