tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 48. Edizioa 2000  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > JIM McBRIDE
JIM McBRIDE
 

New Yorken jaio zen 1941eko irailaren 16an, baina bigarren mailako ikasketak Ohioko Kenyon College-n burutu zituen. Ondoren Brasilen egon zen, Sao Pauloko Unibertsitatean; New Yorkera itzuli eta bertako Unibertsitatean zine ikasketei ekin zien, besteak beste, Martin Scorseserekin. McBride berehala nabarmendu zen zinerik underground eta esperimentalenarekiko zuen interesagatik, amerikar zine independente berriko zinegile adierazgarrienetakoa bihurtuz. 1967an, lehen filmea David Holzman's Diary idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuen, kritikari kezkatienen arreta deituz, eta Europan Italiako Pesaroko zinemaldiari esker ezagutaraziz. 1971n bere lehen pelikula garrantzitsutzat jotzen den Glen and Randa zuzendu zuen, Time Magazine aldizkariak urteko hamar filme onenen artean aukeratu zuena. Denboraldi batez, McBride New Yorketik desagertu zen eta 1974an itzuli zenean, gauzak oso aldatuta aurkitu zituen. Zine irakaskuntza taxiak gidatzearekin tartekatu zuen eta Hot Times porno biguneko filme dibertigarria egin zuen. Zine europarra atsegin eta ezagutu izanak, Godarden A bout de souffle pelikularen remake amerikarra egiteko zuzendari egokia bihurtu zuten, Breathless (Arnasestuan, 1983). Hiru urte geroago, nazioarteko sona eman zion polizia ustelei buruzko pelikula dibertigarri bat filmatu zuen New Orleansen, The Big Easy (Detektibe maitea), Dennis Quaid eta Ellen Barkinekin. 1989an Donostiako Zinemaldian egon zen Great Balls of Fire (Suzko bola handia) pelikularekin. Espainiarekiko lotura 1994an Arturo Pérez Reverteren eleberri batean oinarritutako Uncovered (Flandesko taula) filmatzean sendotu zuen. Bere azken lana da The Informant.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea