Casertan jaio zen (Italia), 1957an. Hamar urte zituenetik Espainian bizi da. Madrilgo Conplutensean kazetaritzan lizentziatu zen, Papeles de Cine Casablanca aldizkariko erredaktore-burua izan zen, eta Mujeres aldizkariaren kultur-orrialdeen koordinatzailea. Zinearen inguruko makina bat testu, eta Gérard de Nervalen kontaketa-bilduma bat itzuli ditu, eta bi eleberri argitaratu. Publizitate-laburmetraien ekoizpenean eta pelikulen sustapenean free-lance modura esku hartu du, hainbat zinemaldiekin kolaboratuz gainera.
1986tik Espainiako Filmotekan dihardu, non, beste hainbat zereginez gain, argitarapen-proiektuez arduratzen den. Espainiako Filmotekaren argitalpenen artean, azpimarragarri dira Nicholas Ray y su tiempo, John Ford, Directores de fotografía del cine español, Los proverbios chinos de F.W. Murnau, "Cuadernos de la Filmoteca" bilduma, Cátedrak argitaraturiko bi sailak (bata zinegile latinoamerikarrei buruzkoa eta bestea, honako izenburuak biltzen dituena: Catálogo general del cine de la Guerra Civil, Antología crítica del cine español, Directores artísticos del cine español edo Guionistas del cine español) eta Donostiako Zinemaldiarekin batera argitaratutakoak (Tourneur, Dieterle, LaCava, Browning, Naruse, Stahl eta Carol Reed).
Valeria Ciompi FIAFeko Zuzendaritza Batzordeko eta Luis Buñuelen Mendeurrenaren Ospakizunerako Batzordeko partaide da; eta Zinearen Mendeurrenaren Batzordekoa izanik, erakusketa eta mintegi ugarien antolakuntzan aritu zen.