tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Exodus / EXODUS (EXODUS)
Atzo Gertatua

Israelgo estatuko sorreraren historian oinarritzen den pelikula honek holokaustotik bizirik ateratako 611 gizon-emakume zeramatzan ?Exodus? itsasuntziaren abentura kontatzen du, zeinak Palestinako kostaldera iristeko britainiar okupazio-agintariak derrigortutako blokeoa desafiatu behar izan zuen. Ibilbide bera jarraitu zuten milaka judutar gehiagok. Pelikularen azken zatiak independentzia deklaratzen deneko Israelgo egoera erakusten du, barneko tirabirak eta ekialde ertaineko bizilagunen gerra-deklarazioa.
BIOGRAFIA
OTTO PREMINGER 1906-1986. Zinegile ausart, azkar eta zintzoa, kontakizun zinematografikoa eraberritu zuten Lang eta Wilder vienarren kastakoa da. Fox-entzat lau obra egin ondoren, Laura (1944) filmarekin arrakasta erdietsi zuen, ekoizle subirano bilakatuz eta 31 pelikula filmatuz, Angel Face (Aingeru aurpegi, 1952), River of No Return (Itzulerarik gabeko ibaia, 1954), Anayomy of a Murder (Hilketa baten anatomia, 1959), Advise and Consent (Ekaitza Washingtonen, 1962) eta In Harm's Way (Lehen garaipena, 1965), besteak beste.
FITXA
Zuzendaria
Otto Preminger
Gidoia
Dalton Trumbo
Argazkia
Sam Leavitt
Muntaketa
Louis R. Loeffler
Musika
Ernest Gold
Antzezleak
Paul Newman, Eva Marie Saint, Ralph Richardson, Peter Lawford
Iraupena
212 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea