tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
La battaglia di Algeri / THE BATTLE OF ALGIERS (ALJERREKO BATAILA)
Atzo Gertatua

Aljerian 130 urteetako galiar kolonialismoaren ondoren, 1954an Askapenerako Fronte Nazionalak (AFN) independentziarako borroka hasi du bertan finkaturiko frantsesak erasotzeari ekinez. Gobernadoreak AFN-ren babesleku den kasbah hesituz ito nahi du altxamendua, baina erasoak bertan darraite. Frantsesek jausgailuen dibisio bat zabaltzea erabaki dute Mathieu koronelak gidaturik, zeinak atzemandako aljeriarrak torturatzen dituen euren kideak salatu ditzaten. Mathieuk AFN-ren buruzagi guztiekin bukatzen du honela, baina matxinadak aurrera darrai. Milaka aljeriar kalera ateratzen dira eta hiriburua hartzen dute, azkenik 1962ko uztailean independentzia lortuz.
BIOGRAFIA
GILLO PONTECORVO Pisa, 1919. Kazetaritza idatzian hasi zen, zineari Yves Allégret eta Mario Monicelliren laguntzaile gisa ekin zion, 1953an dokumentalista lanari ekiteko. Ospetsu bihurtu zen La grande strada azzurra (Itsasoko presoa, 1957), eta batez ere, La battaglia di Algeri (Aljerreko bataila, 1965) lanekin. Queimada (1969) filmatu zuen gero, bertan Marlon Brando gailentzen delarik, eta Ogro (Ogro operazioa, 1979), Carrero Blancoren atentatuari buruzkoa, hastapenetako dohainik gabeko filma berau.
FITXA
Zuzendaria
Gillo Pontecorvo
Gidoia
Franco Solinas
Argazkia
Marcello Gatti
Muntaketa
Mario Serandrei, Mario Morra
Musika
Ennio Morricone, Gillo Pontecorvo
Antzezleak
Jean Martin, Yacef Saadi, Brahim Haggiag, Tommaso Neri
Iraupena
135 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea