tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Paths of Glory / PATHS OF GLORY (AINTZA BIDEAK)
Atzo Gertatua

Lubakietan gerra lokara iritsi da, ez aurrera ez atzera. Frantziako Estatu Nagusiak iritzi publikoa lasaituko duen ekintza entzutetsu bat behar du. Honela, Broulard jeneralak Mireau jerenalari alemaniar posizio bat bereganatu dezan eskatzen dio. Mireauk Dax koronelari Estatu Nagusiko planaren berri emango dio orduan. Hura gauzatzeko ardura duen Daxi plana zentzugabea iruditzen zaio. Alabaina, Dax berak gidatuko du erasoa, triskantza izugarria bihurtuko dena. Bigarren soldadu-txandak erasotzeari uko egingo dio. Mireau jeneralak, bere onetik aterata, Rousseau kapitainari bere gizonak borrokatzera behartzeko bonbardatu ditzala agintzen dio. Rousseauk ezetz dio, idatzizko agindurik ez bada. Erreklutak bira egin eta atzera lubakietara itzultzen dira. Daxek gerra-kontseiluan Mireauk fusilamenduarekin zigortu nahi dituen hiru soldaduen defentsa bere gain hartuko du.
BIOGRAFIA
STANLEY KUBRICK Zinearen Historian funtsezko diren bi pelikula egin zituen: 2001: A Space Odyssey (2001: espazioko odisea, 1968) eta A Clockwork Orange (Laranja mekanikoa, 1971). Bi lan horiek bere garaiko zinegilerik bikainenetakoa bihurtzen dute. Halere, ezin ahaztu ditzakegu Lolita (1962), Dr. Strangelove (Strangelove doktorea, 1964), Barry Lyndon (1975), Full Metal Jacket (Metalezko jaka, 1987) eta The Shining (Distira, 1980). Eyes Wide Shut (1999) filma muntzeke hil zen.
FITXA
Zuzendaria
Stanley Kubrick
Gidoia
Calder Willingham, Jim Thompson, Stanley Kubrick
Argazkia
George Krause
Muntaketa
Eva Kroll
Musika
Gerald Fried
Antzezleak
Kirk Douglas, Adolphe Menjou, Ralph Meeker, George Macready
Iraupena
86 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea