tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Pred dozhdot (Before the Rain) (PRED DOZHDOT)
Atzo Gertatua

Manchevskiri pelikula hau egiteko asmoa hainbat urtetan kanpoan izan ondoren, Mazedonia bere jaioterrira egindako bidaia batean bururatu zitzaion. Bere herriko gerra zibilean inspiratu, eta argumentu unibertsalak zituzten hiru kontakizun xalo idatzi zituen: Hitzak narrazioan ezinezko maitasunaz hitz egiten zuen (monje ortodoxo batek albaniar neska gazte izu bati babesa ematen dio); Aurpegiak errelatoan dilema konponezin bat ageri da (gerrak nola eragiten duen ingeles emakumezko editore baten bizitzan, sentimenduak bere senarraren eta amorantearen artean banatuta dauzkanarengan); Irudiak istorioan antzinako lagunak egungo etsai amorratu zergatik bihurtu diren ulertzen saiatuko da (mazedoniar gerra-argazkilari bat bere herrira itzultzen da). Pertsonaia hauen eta giro ezberdinen arteko lotura filmaren bukaeran bakarrik gertatzen da.
BIOGRAFIA
MILCHO MANCHEVSKI Skopje (Mazedonia), 1960. 1986an, Belgradeko Animaziozko Zinemaldian saritu zuten film esperimental onenaren sariaz, eta zortzi urte geroago, bere hurrengo lana idatzi eta zuzendu zuen, Pred dozhdot (1994), Veneziako Urrezko Lehoia irabazi zuena eta atzerriko pelikula onenaren Oscarretarako hautatua. Three Kings (Hiru errege, 1999) filmatzeko agindua eman zioten, baina bere independentzia arriskuan zegoela eta, proiektua utzi zuen. Dust (2001) bukatu berri du, bere bigarren pelikula.
FITXA
Zuzendaria
Milcho Manchevski
Gidoia
Milcho Manchevski
Argazkia
Darius Khondji, Manuel Terán
Muntaketa
Nicolas Gaster
Musika
Zlatko Origjanski, Zoran Spasovski, Goran Trajkoski
Antzezleak
Katrin Cartlidge, Rade Serbedzija, Grégoire Colin, Labina Mitevska
Iraupena
113 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea