tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
The Longest Day / THE LONGEST DAY (EGUNIK LUZEENA)
Atzo Gertatua

The Longest Day filmak Bigarren Mundu Gerran erabakigarria izan zen gertakari baten lehen 24 orduak deskribatzen ditu: Normandiako inbasioa aliatuen aldetik 1944ko ekainaren 6an. Eisenhowerrek ematen du agindua eta gerra-makineria indartsu bat jartzen da martxan, alemanak ezustean harrapatuz, ez baitzuten erasoa egun horretan espero. Indar aliatuek hondartza normandiarrak dituzte helburu, lehorrerantz herriskak eta zubiak bereganatzeko jauskariak bidaltzen dituzten bitartean. Fronte guztietan izaten diren borrokaldi bortitzen ondoren, D Eguna aliatuen garaipenarekin bukatzen da, zeintzuk Frantzian barrena aurrera egin ahal izango duten Normandian erdietsitako posizioei esker.
BIOGRAFIA
ANDREW MARTON, KEN ANNAKIN, BERNHARD WICKI Marton (1904-1972), Ben-Hur (1959), Cleopatra (1963), 55 Days at Peking (55 egun Pekinen, 1964) eta The Day of the Jackal (Txakal, 1973) pelikulen bigarren unitatearen zuzendari moduan ezagutarazi zen. Annakin (1914), berriz, filme beliko, komedia edo Swiss Family Robinson (Hegoaldeko itsasoetako Robinsondarrak, 1961) bezalako Disney faktoriako abenturak tajuz filmatzeagatik. Wicki (1919-2000), aktore bikaina izateaz gain, Das wunder des Malachias (Malachiasko miraria, 1961) eta Morituri (1965) lanei esker.
FITXA
Zuzendaria
Andrew Marton, Ken Annakin, Bernhard Wicki
Gidoia
Cornelius Ryan, Romain Gary, James Jones, David Pursall, Jack Seddon
Argazkia
Henri Persin, Walter Wottitz, Pierre Levent, Jean Bourgoin, Guy Tabary
Muntaketa
Samuel E. Beetley
Musika
Maurice Jarre
Antzezleak
John Wayne, Henry Fonda, Robert Mitchum, Robert Ryan
Iraupena
169 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea