tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Woodstock
Atzo Gertatua

1969ko musika-jaialdi gogoangarriaren kronika filmatua da, Woodstock filmak Joan Baez, The Who, Joe Cocker, Crosby, Stills & Nash, Carlos Santana, Jimi Hendrix eta Janis Joplinen emanaldiak ikusteko aukera eskaintzen digu; baina ez da musikaren inguruko dokumental bat soilik, hori baino gehiago da, urte haietan amerikar gazteriaren zati baten giroa primeran islatzen baitu.
BIOGRAFIA
MICHAEL WADLEIGH Bi pelikula besterik ez ditu egin. Woodstock (1970) ospetsuan, 1969an milioi erditik gora pertsona bildu zituen musika-jaialdi mitikoaren erreportaje bat egiteko hogeita hamar operadorek filmatutako ehun orduen hautaketaz eta muntaketaz arduratu zen. 1995an iraupen luzeagoa zuen beste bertsio bat landu zuen, kontzertuaren mende laurdena ospatzen zela eta. Berak egindako bigarren filma, Wolfen (Giza otsoak, 1981), likantropia eta indiar leinuetako ikasbideei buruzko ezohiko film bitxi bat da.
FITXA
Zuzendaria
Michael Wadleigh
Argazkia
Don Lenzer, David Myers, Richard Pearce, Michael Wadleigh, Al Wertheimer
Muntaketa
Jere Huggins, Thelma Schoonmaker, Martin Scorsese, Michael Wadleigh, Stanley Warnow, Yeu-Bun Yee
Musika
Canned Heat, Jimi Hendrix, Joni Mitchell
Iraupena
184 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea