tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
The Mortal Storm / THE MORTAL STORM (EKAITZ HILGARRIA)
Frank Borzage

1933an, Bavariako hiri txiki batean, judutar jatorrizko Roth irakaslearen familia honen urtebetetzea ospatzeko bildu da. Festako pozaren erdian, neskameak Hitler kantzelari izendatu dutela iragarri du. Otto, Erich eta Rudik, familiako hiru gizonezkoak poztu egin dira, Freya alaba eta gurasoak, berriz, kezkatu. Freyaren bi ezkongaiak, Martin eta Fritzek, ere jarrera kontrajarriak izaten dituzte. Freya da Fritzen emaztegaia, baina nazi hutsa dela ikustean utzi egingo du.
BIOGRAFIA
Hainbat argitalpen berriek pelikula honen zati handiena ez diote Borzageri egozten, Victor Saville ekoizle eta zinegileari baizik. (...) Gai honi buruz galdetzean, Robert Stackek (Otto von Rohnen paperean) zera adierazi digu: ?Ez naiz oroitzen Victor Savillek platoan zuzendaritzaren ardura zuenik. Hura behin edo pare bat aldiz topatu nuen, baina ni hor egon nintzen bitartean, The Mortal Storm-en zuzendaria Frank Borzage izan zen, ezbairik gabe?. Gene Reynoldsek (Rudiren pertsonaia) baieztapen hauek argi eta garbi berresten ditu: ?Saville jauna ekoizlea zen. Ez dago zalantzarik, Frank Borzage berak filmatu zuen pelikula oso-osorik?. Azkenik, James Stewart berak Savilleren harropuzkerien gezurtatze labur baina aitzakiarik gabeko bat eskaini digu. ?Frank Borzagek zuzendu zuen The Mortal Storm pelikula osoa. Beste inork ez zuen The Mortal Storm filmatu?. Hervé Dumont (Frank Borzage: Sarastro en Hollywood)
FITXA
Zuzendaria
Frank Borzage
Gidoia
Claudine West, Andersen Ellis, George Froeschel, (John Goulder)
Argazkia
William Daniels
Muntaketa
Elmo Veron
Musika
Edward Kane, Eugene Zador, (Bronislau Kaper)
Antzezleak
Margaret Sullavan (Freya Roth), James Stewart (Martin Breitner), Robert Young (Fritz Marberg), Frank Morgan (Dr. Viktor Roth)
Iraupena
100 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea