Etxetik urrun, 1965eko Cadizen, Ramón, Alfonso eta Nicolas txalet alokatu batean elkarrekin bizi dira Medikuntzako ikasturtea gainditzeko asmoz. Alfonso eta Nicolasek ikasketa-giroa hausten dute Vicky eta Marianekin azaltzean, euren ostatu ziztrinetik ihesi laister etxean finkatzea erabakitzen duten bi dantzari. Ramonek, neskak aurrean edukitzeaz kikilduta, Esparza apaizarengan bilatuko du babesa, eta honek familia oneko neska bat aurkeztuko dio, zeinarekin harreman serio batean saiatuko baita. Baina Ramon Vickyrenganako obsesioak geroz eta itsutuago dauka, eta neskari ere mutila gustatzen zaio, hura noiz seduzituko une egokiaren bila dabil. Ikasturtearen amaiera iristean, denak aldatu egin dira: mutilak bokazioa galdu dute erabat, neskak ez dakite bizitzan zein ogibide izango duten, baina elkarrekin munduaren aurrean bakoitzak nahi duena defendatzen ikasi dute.
BIOGRAFIA
JAIME CHAVARRI Madril, 1943. Besteak beste, honako pelikulak zuzendu ditu: Los viajes escolares (1974), El desencanto (1976), A un Dios desconocido (1978), Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra jaso zuena, Dedicatoria (1980), Bearn o la sala de las muñecas (1982), Montrealgo Epaimahaiaren Saria, Las bicicletas son para el verano (1983), Las cosas del querer (1989), Tierno verano de lujurias y azoteas (1993), Las cosas del querer II (1995) eta Sus ojos se cerraron (1998).
FITXA
Zuzendaria
Jaime Chávarri
Gidoia
José Angel Esteban, Carlos López
Argazkia
Hans Burmann
Muntaketa
Guillermo Represa
Musika
Carles Cases
Antzezleak
Emma Suárez, Eloy Azorín, Roberto Hoyas, Chusa Barbero
Salmentak
Sogepaq, S.A. Gran Vía, 32-1ª planta 28013 Madrid Tel. 34 91 524 72 20 Fax 34 91