tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
En la puta vida (EZTA BIZITZA OSOAN ERE)
Made in Spanish

27 urteko Elisaren ametsa Montevideoko auzo dotorenean ileapaindegi bat irekitzea da, baina bat-batean etxea, amorantea, lana eta dirua galduko ditu. Lulú, bere lagunik onenak Doña Jaquelineren prostituzio-etxera eramaten du, non Plácido ezagutu duen, Espainian negozio bera daraman gizona. Elisak Bartzelonara eraman dezala sartzen dio buruan Plácidori, baina hara iristean, esplotatu egiten dutela konturatuko da. Marcelo polizi komisari gazteak Plácido atxilotzea erabakitzen du, trabesti brasildar baten heriotza leporatuz. Epaiketan, Elisak Plácidoren aurka deklaratuko du eta Marcelok lagundurik Uruguaira itzuliko da. Montevideoko aireportuan baina, zenbait agiri faltsutzeagatik atxiki egiten dute, baina Marcelok neska aske utz dezaten lortuko du, espainiar enbaxadoreak Errepublikako presidenteari hala eskatuta.
BIOGRAFIA
BEATRIZ FLORES SILVA Montevideo, 1956. Lovanian (Belgika) zine-zuzendaritza ikasi ondoren, hainbat labur eta berak ekoiztu eta idatzitako luzemetraia kolektibo bat zuzendu zituen, Los siete pecados capitales. Bakarka egin zuen lehen filmak, Las lagartijas (1990), Algarveko (Portugal) Zinemaldian Fikzio Onenaren Saria lortu zuen. 1992an, Uruguaira itzuli zen Pepita telefilma bururutzera, nazioarte mailako hainbat sari jaso dituena.
FITXA
Zuzendaria
Beatriz Flores Silva
Gidoia
Beatriz Flores Silva, Janos J. Kovacsi
Argazkia
Francisco Gozón
Muntaketa
Daniel Márquez
Musika
Carlos da Silveira
Antzezleak
Mariana Santangelo, Silvestre, Josep Linuesa, Andrea Fantoni
Salmentak
Bavaria Film Intl. Bavaria Filmplatz 8 D-82031 Geiselgasteig Tel. 49 896 499 268
Iraupena
96 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea