tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Extranjeros de sí mismos / STRANGERS TO THEMSELVES (EUREN BURUEZ ARROTZ)
Made in Spanish

Dokumental honetan egileek bi urteren buruan urruneko gerratan boluntario izandako hamaika gizon eta emakume elkarrizketatu dituzte, drama horien eszenatokiak ezagutu dituzten horiek, Wolchov-eko ur izoztuetatik hasi eta Alcarriako estepa gogorreraino. Epiko, iheslari, abenturazale, liriko sutsuak eta iraultzaile ortodoxoen legio heterodoxo haien partaide ziren horietako batzuren istorio pertsonalizatuak dira. Gazte komunistak edo antikomunistak. Ideologia eta gizarte-maila antagonikoetatik abiatuta, mundua aldatuko zutelakoan borrokatu zutenak; nola jakin gabe ere, ez noiz, ezta norentzat ere. Milaka gazte euren buruez arrotz bihurtu ziren azkenerako. Ezusteko abenturaz jositako bidaiaren bila boluntario edo ezboluntario. Euren bizitzetako abenturarik handiena.
BIOGRAFIA
JOSE LUIS LOPEZ-LINARES, JAVIER RIOYO López-Linares Madrilen jaio zen 1955ean. Argazki-zuzendari izana da Reguerio, Chávarri eta Sauraren pelikulatan, kasu. Rioyo Madrilen jaio zen, 1952an. Irrati eta telebistako kazetaria da. Elkarrekin 1994an Cero en Conducta elkartea sortu zuten, eta honekin Extranjeros de sí mismos baino lehen, Los Orvich: Un oficio del siglo XX (1997) laburra eta Asaltar los cielos (1996), Lorca, así que pasen cien años (1998) eta A propósito de Buñuel (2000) luzemetraiak ekoiztu dituzte, guztietan biak zuzendarikide izaki.
FITXA
Zuzendaria
José Luis López-Linares, Javier Rioyo
Gidoia
Javier Rioyo
Argazkia
José Luis López-Linares, Teo Delgado
Muntaketa
Pablo Blanco
Salmentak
Cero en Conducta
Iraupena
84 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea