tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Obra maestra / MASTERPIECE (MAISU-LANA)
Made in Spanish

Benito Cañaveras eta Carolo Suarez Perales bi zinezale porrokatu dira. Lehena zuzendaria da eta bigarrena, berriz, haren azken proiektuko aktorea, Super 8an filmatuko den Un mundo para nosotros pelikula musikalarena. Emakumezko protagonistaren papera zine nazionaleko izarra den Armanda Castrok joka dezan erabaki dute. Gaztea izanik, dagoeneko gainbeheran dagoen aktoresak, mesprezuz eta nazkaz hartzen du film honetarako eskaintza. Oraindik ez daki gertaerek honako pertsonaia hau egitera eta Benito eta Carolorekin erabat bakanduta bizitzera behartuko dutela. Hirurak guztiz aldatuko dira ?maisu-lan? honen filmaketa amaitzen denerako.
BIOGRAFIA
DAVID TRUEBA Emilio Martínez-Lázaroren Amo tu cama rica (1991) pelikularen gidoilarikide izan zen. Los peores años de nuestra vida (1993) filmaren gidoia, hau ere Martínez-Lázarorena, eta bere anaia Fernandoren Two Much (1995) komediarena ere idatzi zituen, eta Alex de la Iglesiaren Perdita Durango (1997), eta Fernando Truebaren La niña de tus ojos (1998) pelikulen gidoietan esku hartu zuen. 1996an, bere lehen luzemetraia zuzendu zuen, La buena vida. Horrez gain, bi nobela argitaratu ditu, Cuatro amigos eta Abierto toda la noche.
FITXA
Zuzendaria
David Trueba
Gidoia
David Trueba
Argazkia
Javier Aguirresarobe
Muntaketa
Pablo G. del Amo
Musika
Roque Baños
Antzezleak
Ariadna Gil, Santiago Segura, Pablo Carbonell, Loles León
Iraupena
115 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea