tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Sin vergüenza / NO SHAME (LOTSARIK GABE)
Made in Spanish

1979ko uda partean gertatutako maitasunezko istorioa kontatzen duen gidoi bat ustekabean Isabel aktore-irakaslearen eskuetara iristen da. Testua irakurtzean, gidoia idatzi duen Mario Fabra zuzendariarekin berak duela 21 urte edukitako amodiozko istorioan oinarrituta dagoela ohartzen da, 17 ordu besterik iraun ez zuen harremana, baina neskak sekula ahaztu ez duena. Isabelek Mariori deitzen dio -ordutik ikusi ez duenari- eta harekin gelditzen da, baina ikusten duenean, barregarri sentitzen denez, ezikusiarena egingo du. Gizonak ere ezagutu du, baina gauza bera egiten du. Baina Mariok bere filmerako aktore berriak behar ditu eta, ondo pentsatu ondoren, Isabel eta bere eskola horretarako erabiltzea otutzen zaio. Egia ordea, Isabelengandik gertu egon nahi duela da, eta Isabelek ere harekin berriro egon nahi duela.
BIOGRAFIA
JOAQUIN ORISTRELL Zinerako gidoiak idazten 1989an hasi zen, Fernando Colomoren Bajarse al moro egin zuen urte berean. Geroztik, gidoilari gisa aritu da honako zuzendarien pelikulatan, besteak beste, Josefina Molina, Antonio Mercero, Manuel Iborra, Manuel Gómez Pereira, Alfonso Ungría, Mariano Barroso edo aipatutako Fernando Colomorekin. Zuzendaritzarako aldaketa De qué se ríen las mujeres (1997) filmarekin eman zuen, eta ondoren Novios (1999) burutu zuen.
FITXA
Zuzendaria
Joaquín Oristrell
Gidoia
Joaquín Oristrell, Dominic Harari, Teresa Pelegrí, Cristina Rota
Argazkia
Jaume Peracaula
Muntaketa
Miguel A. Santamaría
Musika
José Carlos Gómez
Antzezleak
Verónica Forqué, Daniel Giménez Cacho, Candela Peña, Carmen Balagué
Salmentak
KWA - Kevin Williams Associates Estrecho de Mesina, 12-2º 28043 Madrid Tel. 34 9
Iraupena
116 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea