tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Torrente 2, misión en Marbella (TORRENTE 2, EGINKIZUNA MARBELLAN)
Made in Spanish

Costa del Sol-en osteratxo bat egin ondoren, Torrentek Marbellan kokatzea erabaki du (non, zergatik ez dakigula, etxean bezala sentitzen den). Bertan gehien gustatzen zaizkion gauzak egin ditzake: hiritarrak defendatu, Justiziaren betetzea zaindu eta ahalik eta inozo gehienei iruzur egin. Burutik jota dagoen Spinelli arma-trafikatzaile boteretsua jokoan sartuko da, 2.000 milioi pezeta ematen ez badizkiote hiria suntsitzeko mehatxua eginez. Gizon bakar batek bakarrik libra dezake Marbella, baina une hartan beste pelikula bat filmatzen ari da. Hortaz, erantzukizun guztia gure heroiaren bizkarrera eroriko da.
BIOGRAFIA
SANTIAGO SEGURA Madril, 1965. Evilio (1992) eta Goya sari bat irabazitako Perturbado (1993) film laburrek ezagutarazi zuten zine-munduan. Zuzendaritza eta antzezpena aldizkatzen ditu. Zenbait pelikuletan aktore izan da, aktore berri onenaren Goya saria bereganatuz, Piztiaren eguna pelikulan egindako lanagatik. 1988an, bere lehen filma idatzi, zuzendu eta protagonizatu zuen, Torrente, el brazo tonto de la ley, Zuzendari Berri Onenaren Goya saria eskuratuz.
FITXA
Zuzendaria
Santiago Segura
Gidoia
Santiago Segura
Argazkia
Guillermo Granillo
Muntaketa
Fidel Collados
Musika
Roque Baños
Antzezleak
Santiago Segura, Gabino Diego, Tony Leblanc, José Luis Moreno
Iraupena
98 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea