tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Y tu mamá también / YOUR MOTHER AS WELL (BAITA ZURE AMA ERE)
Made in Spanish

17 urteko Julio eta Tenochen bizitzak euren hormonek, euren adiskidetasunak eta heldutasuna erdiesteko euren nahiak gidatzen dituzte. Familiartean igarotzen duten festa giroko arratsalde batean, Luisa izeneko 28 urteko neska bat ezagutuko dute eta euren adineko gazteek ohi duten modu eta graziaz limurkeriatan ibiliko dira. Bromatan, Boca del Cielo deritzon alegiazko hondartza batera joatea gonbidatuko dute neska. Honek ezeztz dio adeitasunez, bakoitzak bere bidea hartzen eta dena ahaztuta geratu dela ematen du. Haatik, Luisak oso berri txarrak jasoko ditu eta, bere bizitzaren norabidea aldatu nahian, mutilak aurkitu eta haien eskaintza onartuko du. Euren bizitzetarako erabakigarri izango den bidaian abiatuko dira hirurak, zeinean xalotasuna, sexualitatea eta adiskidetasuna gatazkan sartuko diren.
BIOGRAFIA
ALFONSO CUARON Mexiko Hirian jaio zen. Zinean Sólo con tu pareja (1991) lanaz debutatu zuen, urte hartan Mexikon filmik arrakastatsuena izan zenarekin. Bere hurrengo proiektuak, Printzesa txikia (1995), Hollywoodera eraman zuen, non harrera beroa jaso baitzuen, eta Itxaropen handiak (1998) filmaz Dickensen egokitzapen bat pantailaratu zuen lehen mailako aktoreekin. 1997an Donostiako Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko kide izan zen.
FITXA
Zuzendaria
Alfonso Cuarón
Gidoia
Carlos Cuarón, Alfonso Cuarón
Argazkia
Emmanuel Lubezki
Muntaketa
Alfonso Cuarón, Alex Rodríguez
Antzezleak
Maribel Verdú, Gael García Bernal, Diego Luna
Salmentak
Sogepaq Gran Vía, 32-1ª 28013 Madrid Tel. 34 91 524 72 20 Fax 34 91 521 08 75
Iraupena
105 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea