tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
La fuga / THE ESCAPE (IHESA)
Sail Ofiziala

1928ko udan, Buenos Airesko Presondegi Nazionaleko hainbat presok ihes egin zuten. Pelikulak iheslari bakoitzaren zori desberdina kontatzen du: anarkista bat, iruzurgile bat, hiru hiltzaile, karta-iruzurti bat eta errugabe bat. Gizon gogorrak dira, berezko arauak dituztenak, presondegira ez itzultzearren edozer gauza egiteko prest daudenak. Denbora paraleloetan kontatzen diren euren odisea eta zoritxarrek batzuk harrapatu edo heriotz bortitzak izan zituztela azaltzen digute, beste batzuk, berriz, betiko desagertuko ziren bitartean. Istorio zeken eta hunkigarriak dira, samurtasuna eta amodioa, errukia eta izua barne dituztenak.
BIOGRAFIA
EDUARDO MIGNOGNA 1975eko Cuatrocasas bere nobelak Casa de Las Americas saria eskuratu zuen Kuban. Lehendabiziko filma 1983an estreinatu zuen: Evita, quien quiera oir que oiga. Orduz geroz, telebistarako hainbat lanen zuzendari eta gidoilari gisa jo ta su aritua da. 1990ean ostera ere zine mundura itzuli zen Flop filmaz; ondoren etorriko ziren, Sol de otoño (1996), Donostian aktoresa onenaren Zilarrezko Maskorra (Norma Aleandro), eta El faro del sur (1998), 1999ko Hizkuntza Hispaniarreko pelikula onenaren Goya saria jaso zuena.
FITXA
Zuzendaria
Eduardo Mignogna
Gidoia
Graciela Maglie, Jorge Goldemberg, Eduardo Mignogna
Argazkia
Marcelo Camorino
Muntaketa
Juan Carlos Macías
Musika
Juan Federico Jusid
Antzezleak
Miguel Angel Solá, Ricardo Darín, Alberto Jiménez, Gerardo Romano
Iraupena
115 m.
Herrialdea
Argentina - Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea