tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Taxi para tres / A CAB FOR THREE (HIRUKO TAXIA)
Sail Ofiziala

Laban zorrotz batez baliatuta, Chavelo eta Cotok Ulises Morales taxilaria bahitzen dute, gogoz bestera, bere erasotzaileen txofer bihurtuko dena. Lapurrek, txoferraren harridurarako, harrapakina berarekin banatuko dute. Ulisesek, oraindik ordaintzeke dituen bere Ladaren kuotengatik estututa, ordu gutxitan hilabeetan irabazi ez duena lortuko du. Chavelo eta Coto berriz ere azalduko dira, dotore jantzita eta eskuan errebolberrak daramatzatela: labana betiko baztertu dute, eta ez dituzte sekula gehiago txiroak lapurtuko. Ulises erasotua izatetik erasotzaile izatera pasako da. Goi-mailako auzoko tokiren batean, Lada ordaintzen lagunduko dion harrapakin ederra dago hor nonbait. Gaizki irteten zaizkien hainbat lapurreten ondoren, lapur kaskar hauek Ulisesen etxean bukatuko dute, honen eta Javiera, mizke hazitako haren alabaren bizitzan muturra sartuz. Atzera egin nahi duenerako ordea, Ulises traizioaren bidea beste aukerarik ez duela konturatzen da.
BIOGRAFIA
ORLANDO LÜBBERT Txileko Unibertsitatean Arkitektura ikasi ondoren, Patricio Guzmanen laguntzaile gisa sartu zen zine-munduan. 1975ean Los puños frente al cañon dokumentala burutu zuen. Bizitzera Berlinera joan eta bertan, El Paso (1979) eta Die Kolonie (1985) luzemetraiak idatzi eta zuzendu zituen, irakaskuntzan ere aritu zen (Berlingo Unibertsitate Librean, besteak beste) eta telebista alemaniarrerako dokumentalak filmatu zituen. 1995ean Txilera itzuli zen, eta Pinocheten kasuaren inguruko Chile, la herida abierta (1999) dokumentala zuzendu zuen.
FITXA
Zuzendaria
Orlando Lübbert
Gidoia
Orlando Lübbert
Argazkia
Patricio Riquelme
Muntaketa
Alberto Ponce
Musika
Eduardo Zvetelman
Antzezleak
Alejandro Trejo, Fernando Gómez-Rovira, Daniel Muñoz, Elsa Poblete
Salmentak
Orlando Lübbert
Iraupena
90 m.
Herrialdea
Txile
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea