tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Le vélo de Ghislain Lambert / LE VELO DE GHISLAIN LAMBERT (GHISLAIN LAMBERTEN BIZIKLETA)
Sail Ofiziala

70eko hamarkadan Eddy Merckx txirrindularitzan nagusi zen eta gainerako guztiak honen atzetik zeuden. Horien artean Ghislain Lambert zegoen, Merckxen egun berean jaiotakoa. Merckxek bezala, Belgikan txirrindularitzarekiko arnasten den zaletasunean murgilduta igaro zuen haurtzaroa. Merckx bezala, Ghislain txirrindulari profesional egin zen, eta tamalez hemen bukatzen dira bata-bestearen arteko parekotasunak. Ghislain txirrindulari-taldean laguntzaile xehea da, garaipen-eztia sekula dastatzen ez duen horietakoa; bere eginkizuna helmugara izerdi patsetan iristea zen irabazleak neska politez inguratuta argazkia ateratzen zuen bitartean. Haatik, halabeharraren apetaz, Ghislainek bere lehen garaipena lortzen duenean, horretaz baliatzen jakingo du.
BIOGRAFIA
PHILIPPE HAREL Paris, 1956. Un été sans histoires (1993) eta L'histoire du garçon qui voulait qu'on l'embrasse (1994) bere lehen pelikulak zuzendu ondoren, Frantzian 1997. urtean ezagutarazi zen Les randonneurs filmak erdietsitako arrakastari esker. Urte horretan bertan, Cannesko zinemaldirako hautatutako La femme défendue filmatu zuen. 1999an, Extension du domaine de la lutte urteko filmik pertsonalenetakoa iritzi zuten kritikariek. Zine-zuzendari eta gidoilari izateaz gain, Harel aktorea ere bada.
FITXA
Zuzendaria
Philippe Harel
Argazkia
Gilles Henry
Muntaketa
Bénédicte Teiger
Antzezleak
Benoît Poelvoorde, José Garcia, Daniel Ceccaldi, Emmanuel Quatra
Iraupena
0 m.
Herrialdea
Frantzia - Belgika
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea