tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
The Warrior / THE WARRIOR (GERLARIA)
Sail Ofiziala

Indiako urrutiko eta betiereko basamortuetatik Himalaiako mendietarainoko bidaia epiko baten kontakizuna. Lafcadia gerlari-talde txiki baten buruzagia da, basamortuko bere gotorlekutik eskualdea kontrolpean duen Jaun larderiatsu baten zerbitzura dagoena eta zergen ordainketan atzeratzen diren herriak suntsitzen dituena. Zigor-erasoaldi horietako batean, Lafcadiak biziki hunkituko duen neskatila batekin egingo du topo; hartan, ezpata lurrera bota eta sekula gehiago ez duela inor hilko zin egingo du. Bizimodu bortitzetik ihes egitea eta Katiba bere seme gaztearengana, mendialdeko bere jaioterrira itzultzea erabakiko du. Ordea, bere jaunak ez du desertziorik onartzen...
BIOGRAFIA
ASIF KAPADIA Bere talentua nazioarteko hainbat zinemalditan ezagutarazi du telebistarako ekoizpen dramatikoen (Carlton Television, BBC TV), dokumentalen eta film laburren zuzendari gisa. The Sheep Thief, Kapadiak Royal College of Art-en egindako graduazio laburmetraiaz, hainbat sari jaso zituen zinemaldi espezializatuetan. Gerlaria da film luzeen idazketan eta zuzendaritzan egin duen lehen saioa.
FITXA
Zuzendaria
Asif Kapadia
Gidoia
Asif Kapadia, Tim Miller
Argazkia
Roman Osin
Muntaketa
Ewa J. Lind
Musika
Dario Marianelli
Antzezleak
Irfan Khan, Puru Chiber, Sheik Anudin, Manoj Mishra
Salmentak
Filmfour International 76-78 Charlotte Street London W1P 1LX Tel. 44 20 7868 770
Iraupena
87 m.
Herrialdea
Erresuma Batua - Alemania
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea