tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Le fabuleux destin d'Amélie Poulain / AMELIE FROM MONTMARTRE (AMELIE)
Zabaltegi - Zinemaldien Gailurra

Amelie ez da gainerako neskak bezalakoa. Bere koloretako arraina estoldan barrena ihes egiten eta ama Notre-Dameko plazan hiltzen ikusi ditu eta aita, berriz, bere maitasun guztia lorategiko gnomo bati ematen. Hazi ahala, Montmartreko taberna batean zerbitzari moduan hasi zen. Amelieren bizitza oso xumea da: Senako St. Martin kanaleko uretara harriak botatzea atsegin du, jendeari so egitea eta bere irudimenaz hegan egitea. Bat-batean, hogeita bi urterekin, bere bizi-xedea aurkitu du: inor konturatu gabe besteen bizitzak konpontzea. Haatik, Nino mutil oinutsaren etorrerak asmoak aldaraziko dizkio. Amelie Ninorekin liluratuta dago, baina nahiago du honekin ezkutaketan jolastea egia aitortzea baino. Zorionez, ?kristalezko gizonak? -Ameliek lagun nahi izan duen bizilagun batek- merezi duen ordaina emango dio, neska Ninoren besoetara bultzatuz.
BIOGRAFIA
JEAN-PIERRE JEUNET Roanne (Frantzia), 1955. Bost film laburrekin hiru Zesar sari irabazi ondoren (Le memège, 1979; Pas de repos pour Billy Brakko, 1984; Foutaises, 1990), 1991n bere lehen luzemetraia zuzendu zuen Marc Carorekin batera, Delicatessen, Zine Europarraren sari eta Film Onenaren Zesarra. 1995ean Le cité des enfants perdus (Haur galduen ziutatea) estreinatu zuen, hau ere Carorekin zuzendukidetua, eta 1997an, Alien: Resurrection (Alien: Berpiztea).
FITXA
Zuzendaria
Jean-Pierre Jeunet
Gidoia
Guillaume Laurant, Jean-Pierre Jeunet
Argazkia
Bruno Delbonnel
Muntaketa
Hervé Schneid
Musika
Yann Tiersen
Antzezleak
Audrey Tautou, Mathieu Kassovitz, Rufus, Yolande Moreau
Salmentak
UGC International
Iraupena
120 m.
Herrialdea
Frantzia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea