tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
La chambre des officiers (OFIZIALEN PABILIOIA)
Zabaltegi - Zinemaldien Gailurra

1914ko abuztuko lehen egunetan, Adrien, teniente gazte eta erakargarria, ikuskapen bat egitera zaldiz ateratzen da. Obus batek eztanda egiten du... Une horretatik aurrera, gerrak berarentzat beste eszenatoki bat izango du: Val de Grâceko ospitala, ofizialen logela, ispilurik gabeko leku bat, non gaixoek euren buruak hurkoaren begietan islatuta ikusiko dituzten. Bost urte parentesi artean. Bost urte hautsi ezineko adiskidetasunak egiteko. Bost urte etorkizunari begira, bizitzarako prestatzen...
BIOGRAFIA
FRANÇOIS DUPEYRON Bere jarduera zinematografikoa genero dokumentalean jorratu zuen. 1978 eta 1988 bitartean, bederatzi laburmetraia zuzendu zituen, horietako batzuk zinemaldi ezberdinetan saritu zituztelarik. Luzemetraiaren alorrean, Dupeyronek 1988an Drôle d'entroit pour une rencontre filmaz debutatu zuen, eta ondoren etorriko ziren, Un coeur qui bat (1990), La machine (1994) eta C'est quoi la vie? (1998), 1999ko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra eta Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Jacques Dufilho) jaso zituena.
FITXA
Zuzendaria
François Dupeyron
Gidoia
François Dupeyron
Argazkia
Tetsuo Nagata
Muntaketa
Dominique Faysse
Musika
Arvo Pärt
Antzezleak
Eric Caravaca, Denis Podalydès, Grégori Dérangère, Sabine Azema
Salmentak
Mercure Distribution 27, rue de la Butte aux Cailles 75013 Paris Tel. 33 1 44 16
Iraupena
135 m.
Herrialdea
Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea