Giovanni, Paola eta horien bi seme-alaba nerabeak, Irene zaharrenak, eta Andrea gazteenak, Italiako iparraldeko hiri txiki batean bizi den familia elkartu bat osatzen dute. Giovanni psikoanalista da. Bere apartamentuaren ondoan duen kontsultan, bere pazienteek euren neurosiak aitortzen dizkiote, irakurtzea, musika entzutea edo hirian zehar korrika egitea bezalako ohiturak dituenaren bizitza lasaiarekin kontrajartzen direnak. Igande goiz batez, paziente batek premiaz deitzen dio Giovanniri eta hau honen laguntzan abiatzen da, eta beraz, ezin du aurrez geratu bezala, Andrea semearekin korrika egitera atera. Andrea orduan bere lagunekin urpean igeri egitera joango da, baina ez da sekula itzuliko.
BIOGRAFIA
NANNI MORETTI Brunico (Italia), 1953. Super 8-an burututako luzemetraia batez eman zen ezagutzera, Io sono un autarchico (1976), eta bere herrian arrakastatsu suertatu zen Ecce Bombo (1978) filmaz; ondoren egin zituen, besteak beste, La messa é finita (Meza bukatu da, 1985), Berlinen Zilarrezko Hartza eskuratu zuena, Cannesen zuzendari onenaren saria jaso zuen Caro diario (Egunkari maitea, 1993) eta Aprile (Apirila, 1998).
FITXA
Zuzendaria
Nanni Moretti
Gidoia
Linda Ferri, Nanni Moretti, Heidrun Schleef
Argazkia
Giuseppe Lanci
Muntaketa
Esmeralda Calabria
Musika
Nicola Piovani
Antzezleak
Nanni Moretti, Laura Morante, Jasmine Trinca, Giuseppe Sanfelice
Salmentak
Wild Bunch 47, rue Dumont-D'Urville 75116 Paris Tel. 33 1 7176 1000 Fax 33 1 717