Gaur egun. Mediterraneoko kostaldean. Bidezko duten bizitza berri baten itxaropenak bultzatuta, ?legez kanpokoak? uholdeka iristen dira Afrikatik. Berta erizaina portuko taberna malapartatuetan zoriontasunaren bila dabil. Eduardo, hirira iritsi berri den polizi inspektore batek, gaisotasunak eta bere lanbideak sortzen dion etsipena tragoka edaten du. Biok topo egiten dute, amodiozko istorio basati batean murgilduz, baina euren harremana hiru gazte gatazkatsu diren Bertaren ilobek arriskuan jarriko dute: neska, Lucía, etorkinen trafikoan sartuta dabilen gizatxar batez maiteminduta dago; mutilak, Guillermo eta Raúl, skinhead talde bortitz bateko kide dira. Gau batez, senegaldar bat, Omar, gogotik egurtzen dute. Ikerketa polizialak beste oztopo bat gehituko dio pertsonaia hauen arteko harremanari.
BIOGRAFIA
CARLOS MOLINERO Madril, 1972. Madrilgo komunitateko zine-eskolan gidoigintza ikasi zuen, ondoren zine eta telebistarako gidoiak idatziz eta hiru labur zuzenduz: Making of Atraco (1996), Alfàs del Pi-n saritua, Dos niños de buen corazón (1996), Cine Jove zine-jaialdian hautatua, eta Estudio antropológico de la muerte en España (1998). Salvajes da bere lehen luzemetraia.
FITXA
Zuzendaria
Carlos Molinero
Gidoia
Jorge Juan Martínez, Carlos Molinero, Clara Pérez Escrivá, Salvador Maldonado
Argazkia
Gerardo Gormezano
Muntaketa
Renato San Juan, José Recuenco
Antzezleak
Marisa Paredes, Imanol Arias, Manuel Morón, Roger Casamajor