tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Stiller Sturm (Silent Storm) / SILENT STORM
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Anne hiri handi bateko bere apartamentuan bizi den neska gaztea da. Maitasunaren bila dabil, zehazki zer den ez daki ordea. Lau gizon ezberdin ezagutuko ditu eta denek arrastoa utziko dute bere bizitzan. Anneren bizitza hirian jendetzaren erdian sentitzen den bakardadearen isla da, mugimenduan sentitzen den mugiezintasunarena. Baina Annek ihes egin nahi du. Eta bere bihotzean ekaitz isil baten marruma entzuten da.
BIOGRAFIA
TOMASZ THOMSON 1973an Kattowitz-en (Polonia) jaio eta 1981ean bere familia Mendebaldeko Alemanian kokatu zen. Lodzeko Zine eta Telebista akademian ikasi ondoren, Varsovian muntatzaile gisa lan egin zuen Canal + telebistarako. 1997az gero, filmak zuzendu eta ekoiztu ditu Alemanian. Iraupen luzeko filmeekin hasi aurretik, bi laburmetraia dokumental, Gleboki oddech (1994) eta Wiola (1996), eta fikziozko beste bi, I kwiatki tez (1995) eta 100 kilometrow peryferii (1997), zuzendu zituen.
FITXA
Zuzendaria
Tomasz Thomson
Gidoia
Tomasz Thomson, Katrin Merkel
Argazkia
Oliver Soravia
Muntaketa
Christoph Galetzka
Musika
Jörg Burger
Antzezleak
Jana Thies, Brigitte Hobmeier, Marcus Born, Christoph Bach
Salmentak
Screenworks Köln GmbH
Iraupena
93 m.
Herrialdea
Alemania
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea