tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
El sueño del caimán / CAIMAN'S DREAM (KAIMANAREN AMETSA)
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Iñaki, munta txikiko delituei esker bizi den ?bala galdu? batek, Mexikora ihesi joandako aitaren eskutitz baten bidez jakingo du amak gezurra esan ziela biei. Hartara, zoritxarreko lapurreta baten ondorioz, Mexikora alde egin beharko du. Iñaki harrapatuko duen enkontru eta gezur baten istorioa dugu honakoa, alde ezberdinez jositako herrialde batean, Mexiko bizi, magiko eta guztiz surrealistan, murgilduko duena. Oharkabean, amets arriskutsu bati lotuko zaio. Mexiko eta Espainiaren arteko putzu itzelaren gainetik eta Konkista garaitik bizirik dirauten ustezko gaitzondoetatik haraindi, adiskidetasunaren eta familia-loturen balioa azaleratuko da; eta zorte handirik gabeko eta bizitzan korrontearen aurka igeri egiten duten tipo batzuk edozerren kontra borrokatuko dute amets berezi hori lortzearren... Kaimanaren Ametsa, alegia.
BIOGRAFIA
BETO GOMEZ Bostonen eta Vancouverren zine-zuzendaritzako ikasketak burututakoan, Mexikora itzuli zen publizitate-iragarkien ekoizle eta zuzendari gisa lan egitera. 1996ko bukaeran, Elias Querejetaren ekoiztetxean bekadun aritu ondoren, Mexikora itzuli eta, hamahiru egun eskasetan eta oso aurrekontu urriz, El agujero (1997) filmatu zuen. Filma Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean estreinatu zen eta ikusle nahiz kritikarien harrera beroa jaso zuen. 1999an, Año Mariano pelikularen making of-a egin zuen.
FITXA
Zuzendaria
Beto Gomez
Gidoia
Beto Gómez, Ignacio Siro Medrano
Argazkia
Héctor Osuna
Muntaketa
Lucas Nolla, Kali Caballero
Musika
Nacho Mastretta
Antzezleak
Daniel Guzmán, Kandido Uranga, Rafael Velasco, Miguel Romero
Salmentak
Icónica, S.A.
Iraupena
102 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea