tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  >
Vidas privadas / PRIVATE LIVES (BIZITZA PRIBATUAK)
Zabaltegi - Zuzendari Berriak

Europan ia hogei urte bizi ondoren, Carmen Uranga Buenos Airesa premiaz itzultzen da, bere aita hilzorian baitago. 42 urterekin, Carmen oso emakume hotza da, grinarik gabea, praktikoa. Sekula erreakzionatu gabe, bere erbestealdiak ekarri zion egoera traumatikoa estaltzen saiatu den Carmenek bizitza bikoitz bat dauka: gurasoen etxean bizi da, baina aldi berean, apartamentu bat alokatzen du, eta ondoko gelatik bikoteak larrua jotzen entzuteko kontratatzen ditu. Gatibutasunaren izuaren ondoren ezagutu duen plazerra sentitzeko modu bakarra da berarentzat. Carmen Gustavoren ahotsak sorgintzen du, lehendabizi neska batekin batera bikote gisa, eta gero, bakarrik kontratatzen duen mutilak. Carmen eta Gustavoren arteko harremana aurrera doan heinean, Anak, Carmenen ahizpa txikienak, sekretu ikaragarri bat, ezin aitortuzkoa, igarriko du.
BIOGRAFIA
FITO PAEZ Rosario (Argentina), 1963. Musikari eta konpositore gisa, bere jaioterrian eta nazioarte mailan arrakasta izugarria lortu du. Zinean aktore moduan hasi zen, kameraren bestaldean, berriz, La balada de Donna Helana erdimetraiaren gidoilari eta zuzendari gisa, 1994ko Habanako zinemaldian aipamen berezi bat jaso zuena. Adolfo Aristarainek zuzenduriko Martin (Hache) ekoizkidetu eta bertako soinu-banda konposatu zuen. Vidas privadas da bere lehen luzemetraia.
FITXA
Zuzendaria
Fito Paez
Gidoia
Alan Pauls, Fito Páez
Argazkia
Andrés Mazzon
Muntaketa
Fernando Pardo
Musika
Rodolfo Gandini
Antzezleak
Cecilia Roth, Gael García Bernal, Héctor Alterio, Dolores Fonzi
Iraupena
97 m.
Herrialdea
Argentina
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea