tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > ELOY DE LA IGLESIA
ELOY DE LA IGLESIA
 

1944. urtean Zarautzen jaiotako zuzendari honek haurrentzako antzerkian lan egin zuen zinearen munduan sartu aurretik. Hain zuzen, haren lehen film luzea, Fantasía...3, haurrentzako abentura bat da. 1968.urtean, berriz, helduentzako Algo amargo en la boca ausarta estreinatzeko arazoak izan zituen, argumentuaren eta irudien eduki morbosoa zela eta. Handik hiru urtetara, Espainiako Alderdi Komunistaren kide egin zen eta, geroztik, bere filmetan islatu ohi du agintari eskuindarrek zigortutako gizarte baztertuarenganako ardura. El techo de cristal (1970) eta La semana del asesino (1971) garai hartako film ezagunenak dira. Franco hildakoan, Trantsizioa iritsi zen eta orduantxe garatu zuen De La Iglesia probokatzaileak bere film esanguratsuak biltzen dituen film zerrenda garrantzitsuena. Beste inork lantzen ez zituen gaiak eraman zituen zinera, homosexualitatea, hipokresia, drogak eta gazte-delinkuentzia, tartean. Orduko film ezagunenak, Los placeres ocultos (1976), El diputado (1978), Navajeros (1980) eta El pico-ren bi atalak (1983 eta 1984) dira. 1987. urtean, La estanquera de Vallecas arrakastatsua filmatu zuen, zine mundutik urrundu aurretik. 1996ean Donostiako Zinemaldiak eskainitako atzera begirakoak bultzata, zinera itzultzea erabaki zuen. Iaz, Albert Camusen Calígula telebistarako film batean bihurtu zuen eta, une honetan, Los novios búlgaros izenburuko filma prestatzen ari da.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea