tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 49. Edizioa 2001  > Sariak eta Epaimahaiak > Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > JORGE RUFFINELLI
JORGE RUFFINELLI
 

Montevideon jaioa, zine eta literatur kritikari eta ikertzaile da. 1986az gero, Stanford Universityko (Kalifornia) irakasle dihardu, aurrez Argentinan (Buenos Airesko Unibertsitatea, 1973) eta Mexikon (1974tik 1986ra Universidad Veracruzanako Hizkuntzalaritza-Literatura Ikerketen Zentroa zuzenduz) irakaskuntzan aritu zelarik.

Hamahiru liburu argitaratu ditu: El otro México, La viuda de Montiel, El lugar de Rulfo, Las infamias de la inteligencia burguesa, Crítica en marcha, John Reed en México, Poesía y descolonización eta La sonrisa de Gardel, besteak beste. 2001ean Cátedrak eta Espainiako Filmotekak Patricio Guzmán liburua argitaratu zioten; Víctor Gaviria: los márgenes al centro, Turner argitaletxeak Madrilen (2005), baita Sueños de realidad ere. Fernando Pérez: tres décadas de cine, berriz, Alcaláko Unibertsitateak eta FNCLk (Kuba).

Literatura sariketetan, Ruffinelli bitan izan da epaimahaiko, Kubako Casa de las Américas sarian, eta Guadalajarako (Mexiko) Juan Rulfo sarian; eta zinemari dagokionez, Dokumental eta Fikzioko epaimahaikide izan da Latinoamerikar Zine Berriko Nazioarteko Zinemaldian (Kuba), Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (Zuzendari Berriak sariaren epaimahaiko, 2001ean) eta Triesteko Latinoamerikar Zinemako Jaialdian (Italia).

Zinemari buruzko saiakerak argitaratu ditu Cinemais, Cinémas de l’Amérique Latine, Casa de las Américas, Kinetoscopio, Nuevo Texto Crítico eta Nuevo Cine Latinoamericano aldizkarietan, kasu. Guztira, bostehundik gora saiakera argitaratu ditu hainbat herrialdeetako aldizkarietan. Marcha argitalpenaren literatur-saila zuzendu zuen Uruguaien eta egun Nuevo Texto Crítico-ko zuzendari dugu.

1993an, Augusto Monterroso, A Short Story dokumentala burutu zuen idazle guatemalarraren gainean. Mexikon iragarri duenez, Enciclopedia del Cine Latinoamericano lana liburu, DVD-Rom eta CD-ROM formatuetan agertuko da, Latinoamerikako filmeei buruzko oraindik argitaragabeko bi mila bostehun artikulu idatziz hauetarako.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea