tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Á bout de souffle / Breathless (Ihesaren amaieran)
50eko 50ak

Istorioa Marseillan hasten da. Michel Poicard harroputz gazteak auto bat lapurtuko du Parisera joateko. Motozikletaz atzetik doakion polizia bat hil egingo du eskularru-kaxan aurkitzen duen pistola batez. Behin Parisen dagoela, dirua kenduko dio lagun bati Patriciarengana joateko, Eliseoko Zelaietan Herald Tribune saltzen duen neska amerikarrarengana. Patriciak hura ezkutatzea onartuko du eta poliziagandik ihesi, amodioa eginez eta Italiara joateko dirua ateratzeko autoak lapurtzen igaroko dute denbora. Haatik, agenteek inguratzen dituzten heinean, Michelen etsipena areagotuz joango da.
BIOGRAFIA
Bazin, Truffaut, Rohmer, Rivette eta Chabrolen lagun, Jean-Luc Godardek (Paris, 1930) 1954an burutu zuen bere lehen film laburra. Á bout de souffle (1959) pelikularekin ?nouvelle vague?ren ezagutaraztea erdietsi zuen. Zine klasikoa, politikoa, saiakerakoa, atalkakoa, bideoa, telebista egin du... arrakasta, porrota, polemika eta gaitzespena bereganatuz. 90 izenburu ingururen egile Le mépris (Mespretxua, 1963), Pierrot le fou (Pierrot eroa, 1965), La chinoise (1967), Passion (1982), Je vous salue, Marie (Agur Maria, 1985), estilo bihurri, probokatzaile eta asaldatzailea erakutsi ohi du.
FITXA
Zuzendaria
Jean-Luc Godard
Gidoia
Jean-Luc Godard
Argazkia
Raoul Coutard
Muntaketa
Cécile Decugis, Lila Herman
Musika
Martial Solal
Antzezleak
Jean-Paul Belmondo, Jean Seberg, Daniel Boulanger, Jean-Pierre Melville, Jean-Luc Godard
Iraupena
89 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea