tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Before Spring/Lettres de Chine
50eko 50ak

Before Spring Txina komunistako bizimoduaren erretratu poetiko eta apolitikoa da, nekazaritzaz eta urtaroez diharduena. Barruko Mongoliako neguaren laztasunaren irudiekin abiatzen da filma, Udaberriko Jaialdiaren eta natura urtaro berrira esnatzen deneko irudiekin jarraituz, alegia, nekazari-herri baten berezko zereginen irudiekin. Hasiera batean, proiektuari Snow izenburua jarri nahi zioten, eta pelikulan Joris Ivensen eskarmentu handiari etekina atera zioten hainbat txinatar zinegile gaztek parte hartu zuen.
BIOGRAFIA
Joris Ivensek (1898-1989) unibertsitate-heziketa sendoa eta zinematografia teknikaren ezaguera zabala izan zuen, bere aitaren argazki-dendan ikasitakoari esker. Izan ere, bizitza osoa eman baitzuen gizartearen alderdi oldartzaileak ikertuz, 1911 eta 1988 bitartean filmatutako 50 dokumentalen bidez. Zinegile zein kazetari grafikoen maisu, azken urteetan (lanean jardun zuen laurogeita hamar urte bete arte), bere emazte Marceline Loridanek zuzendarikide gisa sinatu zituen haren zenbait lan. Bakearen Mundu-Saria eskuratu duen zinegile bakarra dugu.
FITXA
Zuzendaria
Joris Ivens
Gidoia
Joris Ivens
Argazkia
Wang Teh-cheng, Chao Tse-lin, Shi Yi-min
Muntaketa
Joris Ivens
Iraupena
38 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea