tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Das Kalte Herz / Heart of Stone (Harrizko bihotz)
50eko 50ak

Peterrek, Lisbeth maite duen gizon zintzoak, harekin ezkondu nahi du, baina ikazkin txiro bat besterik ez da. Basoan kristalezko gizontxo bat topatuko du eta honek bere ametsa egia bihurtzen lagunduko dio, beti poltsikoan diru asko izatea eta herriko lantegia erostea, alegia. Alabaina, Peter ergeldu egingo da, eta aberastasunak eta botere-promesekin datorkion Höllande-Michel zitalak engainatzea lortuko du. Bere bihotzaren ordez harri koskor bat izango du aurrerantzean, eta oso izaki bihozgabe eta makurra bihurtuko da. Basoko aguretxoarengana jo beharko du atzera ere, bere bihotz ona berreskuratu nahi badu.
BIOGRAFIA
Paul Verhoeven (Berlin 1901-1975) abizen bera duten hiru zuzendarietako bat da. 35 film luze eta hainbat telebista-lan burutu zituen, baina bere lanak oihartzun eskasa izan zuen Alemaniatik kanpo. Der Jugendrichter (Adin-txikikoen epailea, 1960) Donostian lehiatu zen urte hartan. Honen seme Michaelek (Berlin 1938) pantaila txikirako egiten du lan, Paarungen (Joko satanikoak, 1967) eta Mutters Courage (Nire amaren kuraia, 1995) bezalako zenbait film interesgarri egin dituen arren. Hauekin zerikusirik ez du Paul Verhoevenek (Amsterdam 1938), alegia, Basic Instinct (Oinarrizko sena, 1992) eta Showgirls (1995) pelikulen zuzendariak.
FITXA
Zuzendaria
Paul Verhoeven
Gidoia
Paul Verhoeven, Wolff von Gordon
Argazkia
Bruno Mondi
Muntaketa
Lena Neumann
Musika
Herbert Trantow
Antzezleak
Lutz Moik, Hanna Rucker, Paul Bildt, Erwin Geschonneck, Klaus Kinski
Iraupena
104 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea