tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Peccato che sia una canaglia / Too Bad She's Bad (Neska lapurra, bere aita eta taxilaria)
50eko 50ak

Paolo taxilariak Lina xarmanta eta bere hiru lagunak hondartzara eramaten ditu, baina autoa lapurtu nahi diotela ohartzen da. Neskak azalpen nahasiekin endredatzen du eta Sopriano, bere aita, aurkezten dio. Paolok familia zintzo eta ondradua dela uste du, harik eta neskak oparitu dion urrezko zigarro-kaxa lapurtua dela, Soprianok geltokian maleta bat ebatsi duela eta alaba-aita autobusetako kartera-lapurrak direla konturatzen den arte. Paolok salatu egiten ditu, baina hauek gertaerak aldatzen eta errugabe itxurak egiten saiatzen dira. Etsituta, Paolok lapur-bizimodua utz dezan proposatzen dio Linari, eta honek gogo onez onartzen du: lapurtu behar izan ez duen lehen gauza baita mutila.
BIOGRAFIA
Alessandro Blasetti (1900-1987). Gaztetatik zine italiarra defendatu zuen kazetaritzaren arlotik, eta berebat Italiako lehen zine-eskola sortuz nahiz pelikulak zuzenduz. Haren ahalegina, Mario Camerinirena bezalaxe, funtsezkoa izan zen Italiako zine-industria finkatzeko. Neorrealismoaren aitzindari, bere lanetan komedia nabarmentzen da. La corona di ferro (Burdinazko koroa, 1941), La fortuna di essere donna (Emakume izatearen zoria, 1956), Amore e chiacchiere (Amodioa eta berriketa, 1957) eta Io, io, io... e gli altri (Ni, ni, ni... eta gero, besteak, 1966) dira bere lanik aipagarrienak.
FITXA
Zuzendaria
Alessandro Blasetti
Gidoia
Alessandro Continenza, Suso Cecchi D'Amico, Ennio Flaiano
Argazkia
Aldo Giordani
Muntaketa
Mario Serandrei
Musika
Alessandro Cicognini
Antzezleak
Sophia Loren, Vittorio De Sica, Marcello Mastroianni, Umberto Malmatti
Iraupena
96 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea