tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Popiol i diament / Ashes and Diamonds (Errautsak eta diamanteak)
50eko 50ak

Bigarren Mundu Gerraren azken eguna Polonian. Maciek, Poloniako herri txiki bateko mugimendu nazionalista klandestinoaren kiderik gazteenak, barrutiko Alderdi Komunistaren idazkari berria den Szczuka hiltzeko mandatua jasoko du. Nazien aurkako gerra bitartean, alderdi berean zihardutenez, mandatuak kontzientzia-arazo bat sortuko dio Maciek-i eta soldaduaren betiko ezbaia erabaki beharko du: obeditu edo pentsatu. Borrokaldiaren amaierako festa ospatzen ari den hotelean bere biktimaren zain dagoela, argi eta hondakinen eraginez, iragarpen eta oroitzapenez beteriko ingurune irreal bat sortzen da: gerra eta mundu hobeago baten itxaropena, errautsak eta diamanteak.
BIOGRAFIA
Zilarrezko Maskorra Donostian Wesele (Ezteia, 1972) filmagatik eta Kritikaren saria Dyrygent (Orkestra-zuzendaria, 1979) lanari esker, Wajda-ren onena (Suwalki, Polonia, 1926) Krajobraz po bitwie (Bataila osteko paisajea, 1970), Czlowiek z marmuru (Marmolezko gizona, 1977) eta Eine liebe in Deutschland (Maite bat Alemanian, 1983) filmetan datza. Oscar sarietarako proposatu zuten Ziemia obiecana (Egundoko promesaren lurraldea, 1974), Panny z Wilka (Wilko-ko andereñoak, 1979) eta Czlowiek z zelaza (Burdinazko gizona, 1981) filmekin. 50 pelikula inguru filmatu ditu.
FITXA
Zuzendaria
Andrzej Wajda
Gidoia
Jerzy Andrzejewski, J. J. Waggener, Andrzej Wajda
Argazkia
Jerzy Wójcik
Muntaketa
Halina Nawrocka
Musika
Jan Krenz, Filip Nowak
Antzezleak
Zbigniew Cybulski, Ewa Krzyzewska, Waclaw Zastrzezynski, Adam Pawlikowski
Iraupena
104 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea