tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Seven Brides for Seven Brothers (Zazpi emaztegai zazpi anaiarentzat)
50eko 50ak

Adam, zazpi anaietan zaharrenak, hirira emazte bila jaistea erabaki du, honek behar bezalako otorduak presta diezaizkion. Bertan, Milly ezagutu, harekin ezkondu eta mendialdeko etxera eramango du. Zazpi anaiaren neskame bihurtu dela konturatzean, bere sei koinatuentzako emaztegaiak bilatzea erabakiko du. Lehenik eta behin, oinarrizko portamoldeak irakatsiko dizkie, hartara, uztaren jaialdia heltzerakoan, eskualdeko neskak eurenganatu ahal ditzaten. Bien bitartean, Sabinen bahiketari buruzko mito erromatarraz zer edo zer irakurri duen Adamek, konponbiderik onena bere anaiek maite dituzten emakumeak bahitu ditzatela pentsatuko du.
BIOGRAFIA
Donen (Columbia, 1924) dantzari eta koreografo izan zen eszenan lehenik, eta gero, Thorpe, Sidney edo Taurogen filmetan. Gene Kellyrekin batera On the Town (Egun bat New Yorken, 1949), Singin' in the Rain (Euripean kantari, 1952) eta It's Always Fair Weather (1955) zuzendu zituen. Bakarrik egin zituen, ordea, Royal Wedding (1951) eta Funny Face (Aurpegi xarmanta, 1957) bezalako musikalak nahiz komediak, Charade (1963), Arabesque (Arabeskoa, 1966) eta Two for the Road (Bi errepidean barrena, 1967), urte hartan Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuena.
FITXA
Zuzendaria
Stanley Donen
Gidoia
Albert Hackett, Frances Goodrich, Dorothy Kingsley
Argazkia
George J. Folsey
Muntaketa
Ralph E. Winters
Musika
Gene de Paul
Antzezleak
Jane Powell, Howard Keel, Jeff Richards, Russ Tamblyn, Tommy Rall, Marc Platt, Matt Mattox, Jacques D'Amboise
Iraupena
102 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea