tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Sunset Boulevard
50eko 50ak

Joe Gillis, sosik gabe dagoen gidoilari bat, ordaindu gabeko bere autoa berreskuratzeko agindua duten agenteengandik ihesi dabil, eta Sunset Boulevardeko mansione batean ezkutatzen da, ezustean Norma Desmond zinema mutuko erretiratutako izarraren etxea denaren garajean. Joek aterpea aurkitzen du Normaren babespean, zeinak, Joe idazlea dela jakitean, haren berragertzerako gidoia idazteko enkargua emango dion, emakumeak artean miresten duten fan ugari dituelako ustean. Asteak aurrera joan ahala, Joe gero eta giltzaperatuago sentitzen da, eta errealitateari eusteko modu bakarra Betty Schaeferrekin, lehenago bere zenbait original atzera bota zizkion gidoi-begiratzailearekin duen ezkutuko adiskidetasuna izango da.
BIOGRAFIA
Billy Wilderrek 26 pelikula goren idatzi eta zuzendu zituen. Beste errealizadore batzuentzat 32 gidoi sinatu zituen, 7 Oscar irabazi eta bere bizitzako azken 21 urteetan dike lehorrean egon zen aseguru-etxeek polizarik egin nahi ez ziotelako. Aspaldi gabe joan zaigu. Ez dago zalantzarik beste munduan Ginger Rogers, Milland, MacMurray, Stanwyck, Holden, Swanson, Audrey Hepburn, Bogart, James Stewart, Marilyn, Marlene, Tyrone Power, Dean Martin, eta nola ez, Jack Lemmon eta Walter Matthau zain izango dituela ongi etorria emateko, han ere maisua izaten jarraituko baitu.
FITXA
Zuzendaria
Billy Wilder
Gidoia
Charles Brackett, D. M. Marshman Jr., Billy Wilder
Argazkia
John F. Seitz
Muntaketa
Doane Harrison, Arthur P. Schmidt
Musika
Franz Waxman
Antzezleak
William Holden, Gloria Swanson, Erich von Stroheim, Nancy Olson, Cecil B. DeMille, Buster Keaton, H.B. Warner
Iraupena
110 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea