tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
The League of Gentlemen (Helburua: Ingalaterrako Bankua)
50eko 50ak

Borondatez kontra erretiratu zuten Hyde koronela beste zazpi militar ohi erreklutatzen ditu helburu berezi baterako. Denek sekretu lotsagarriren bat isilpean dute, diruz eskas dabiltza eta bakoitza arloren batean aditua da. Kontua Londresko hiriguneko banketxe batean lapurreta egitea da, horretarako Hydek eta bere bigarrenak, Racek, disziplina eta plangintza militarra ezarriko diete taldekideei. Jack Hawkins, Nigel Patrick, Roger Livesey, Richard Attenborough eta Bryan Forbesek talde-antzezpen saria lortu zuten film honengatik 1960ko Donostiako Zinemaldian.
BIOGRAFIA
Zuzendari fin, intuitibo eta eraginkorra, antzerkitik zinera pasa zen 1941ean Basil Dean-en laguntzaile moduan. Harekin nahasi ez zezaten, bere benetako abizena (Dear) Dearden bihurtu eta debuta 1943an egin zuen, sasoi hartarako latzak ziren lanak filmatuz, hala nola arraza arteko harremanak nahiz homosexualitatea. Ondoren, komedia, akzioa eta zine historikoa landu zituen. Bere 40 filmetatik aipagarri dira: The Blue Lamp (Farol urdina, 1950), The Secret Partner (Isilpeko kidea, 1961), Victim (Biktima, 1961), Khartoum (1966) eta The Assassination Bureau (Hiltzaileen kluba, 1969). Auto-istripuz hil zen 60 urte zituela.
FITXA
Zuzendaria
Basil Dearden
Gidoia
Bryan Forbes
Argazkia
Arthur Ibbetson
Muntaketa
John D. Guthridge
Musika
Philip Green
Antzezleak
Jack Hawkins, Nigel Patrick, Roger Livesey, Richard Attenborough, Bryan Forbes, Kieron Moore, Terence Alexander, Norman Bird
Iraupena
116 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea