tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Ukigumo / Floating Clouds (Hodei mugikorrak)
50eko 50ak

Yukiko Tomiokaren maitalea da, zeinak emazteari dibortzioa eskatuko diola agindu dion. Haatik, Tomiokak ez du bere hitza beteko eta gainera, Yukiko haurdun utzi eta gero, Osei izeneko beste neska gazteago bat hartuko du maitale. Irainak gorabehera, Yukikok alargundu berri duen Tomiokari atzetik joango zaio urrutiko uharte oihandar bateraino, non bat-batean gaixotuko den.
BIOGRAFIA
Zuzendari lanetan 1930ean hasi zen, eta laurogeita hamar pelikula filmatu zituen 37 urteetan. Shochiku konpainiak kontratatua, laster sinatu zuen Toho ospetsuarekin, non komedia arinak eta melodrama nabarmenak burutuko zituen. Haren zinemaren kalitateak bere gustuko gaiak egiteko aukera eman zion: familiako bizitza, gizon-emakumeen arteko harremanak, bidaia estimu berrien bilaketa gisa eta gaixotasuna. Zine introspektiboaren maisua izan zen, ikuspuntu ezkor eta tragikoak adierazi gabe. Anbiguotasunik gabe azaldu zuen bizitzari buruz zeukan ikuspegi malenkoniatsuegia.
FITXA
Zuzendaria
Mikio Naruse
Gidoia
Yoko Mizuki
Argazkia
Masao Tamai
Musika
Ichiro Saito
Antzezleak
Hideko Takamine, Masayuki Mori, Chieko Nakakita, Mariko Okada
Iraupena
123 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea