tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 50. Edizioa 2002  >
Un condamné à mort s'est échappé / A Man Escaped (Heriotzera zigortutako batek ihes egin du)
50eko 50ak

Fontaine tenientea naziek kartzelaraturiko eta heriotzera zigortutako erresistentzia frantseseko kide bat da. Iheserako plan bat dauka, baina ez da bere ziega-lagunaz fio, alemanen informatzaile bat delako susmoa baitu, eta bere ihesaldia babesteko hura hiltzea otutzen zaio. Fontaineren pertsonaiak presondegi nazi batetik ihes egitea lortu zuen frantses erresistentziako kide baten, André Devignyren oroitzapenak ditu oinarri.
BIOGRAFIA
Zinegile berezi eta sailkatu ezina, zine-eskolei bizkar eman zien unibertso hermetiko batean murgiltzeko. Izan ere, Robert Bressonek (1901-1999) Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostian Une femme douce (1969) lanagatik. Argazkia, musika, soinua, aktoreak, elkarrizketak eta muntaketa ezohiko eran erabili zituen, bere lanari bestelako dimentsio bat emanez. Pickpocket (1959), Procès de Jeanne d'Arc (1962), Au hasard Balthazar (1966), Mouchette (1967), Quatre nuits d'un rêveur (1971), Lancelot du Lac (1974) eta L'argent (1983) dira bere lanik nabarmenenak.
FITXA
Zuzendaria
Robert Bresson
Gidoia
Robert Bresson
Argazkia
L. H. Burel
Muntaketa
Raymond Lamy
Antzezleak
François Leterrier, Charles Le Clainche, Maurice Beerblock, Roland Monod
Iraupena
95 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea